Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian

Txomin Irutxuloetarra bere erriyan

 

Ramon Artola

1880

 

 

Urrutiyetan nere denbora

pasarik jira ta bira,

momentu ontan arkitutzen naiz

Donostiyari begira;

urte askoren buruban nator

itxasoz nere errira,

orain sartzen naiz Irutxuloeta

zarrera eta berrira.

 

Zartuta nator Donostiyara

irten nintzana gazterik,

ontaz oroitu gabe pasatu

etzait jairik ez asterik;

orain beraren barrenen nago

pozez ta penaz beterik,

zeñen ez detan ikusten gauza

diferentiak besterik.

 

Ez dakit nondik nora nabillen

non jartzen detan pausoa,

antzikan ezin ezeri eman,

au da lan kuriosoa.

Non dira nere jaiotetxea,

kalea eta auzoa?

Ezin billatu ditut non diran

jirarik erri osoa.

 

Iru orduban nabil zoratzen

aruntz joan, onuntza jira,

lengo emengo etxeak eta

gauzak non diran begira;

kupelatei ta tabernariyak

ere lengoak eztira,

zarrikan ez det ezer billatzen,

guztiyak berriyak dira.

 

Noizbait bear da azaldu zaizkit

etxe lengoak diranak,

gaztelubaren oñean daude,

ogei ez dira dianak;

eliza bi ta bi konbentubak

erre izan etziranak,

oyek bakarrik ikusten ditut

lenago emen ziranak.

 

Ez dira lengo muralla aundi

beltz aiek ere ageri,

kontu artutzen beti egoten

Ziranak Donostiyari;

beren tokiyan jolasleku ta

arbolak daude ugari,

ikusten naguen egi guztiyak

gezurra dala diruri.

 

Aundiyak eta ederrak dira

emen egin diran lanak,

eta ez are eskasagoak

egiten ari diranak;

lengo denboran ondar pilla ta

belar tokiyak ziranak,

gaur erri berri batekin iya

estali dira dianak.

 

Arboldegizko pauso lekubak,

loretoki ta zelayak,

graziyaz daude beteak eta

etxeak dira galayak;

arku jirakin plazak ederrak,

kaleak zabal alayak,

au guztiya du koroitzen iñon

igualik ez duben playak.

 

Begira jarri erriyari ta

orobat itxasoari,

eta guziyan edertasuna

besterik ezta ageri;

nola ez jaio bati burura

ote zan goitik erori,

bada zerutik amildutako

arren puxka bat diruri.

 

Begiyak ase eziñik dauzkat

ikustez nere erriya,

amets gozo bat ez dala ere

ezin sinistu det iya;

ain dago beste ez bezin perla

eder, begiragarriya,

au ez da lengo Irutxuloeta,

da zeru txiki berriya.

 

 

ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak