Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian

Nere etorrera lur maitera

 

Joxe Mari Iparragirre

1877

 

Ara non diran mendi maiteak,

ara non diran zelaiak,

baserri eder zuri-zuriak

iturri eta ibaiak.

Endaian nago zoraturikan,

zabal-zabalik begiak,

ara España, lur oberikan

ez du Europa guztiak.

 

Gero pozik bai, Donostiara,

Okendotarren lurrera,

zeru polit au utzi bearra,

nere anaiak, au pena!

Irutxulueta maitagarria,

loretokia zu zera:

Veneziaren grazi guztiak

gaur Donostian badira.

 

 

ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak