Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian

Donostiri

(Prantzin ibiltaldi bat eginda, bertaratzean)

 

Agirre'tar Toma

Eusko Olerkiak 1931

 

Erbestaldetik, Donosti, zure

magal goxora itzultzean,

liluraz kanten txorta mardula

erne zait biotz-muiñean.

 

Ezpain tartean lenen-mosua

nabaitu dun maitaliak,

jakin ditzazke zure kolkoan

pil-pil ditudan kupiak.

 

Prantzitik nator. Ezti zitzaidan

mintzoa an nexken aoan,

urretxindorrak zabaltzenduan

doñu zolian antzoan;

 

Itxas-ertz Urdin ametsgarrian,

egunsentien aurrean,

urre-zipriztin argi-lambroak

zora ninduben ziñean.

 

Baña, kolkoan itzar zitzaiztan

atsegin oin azpian,

nire biotza muturik zegon

zoragarrizko nagian.

 

Orain barbarkaz egon eziñik,

biotz-barrendik aora

zorion gozoz milikaturik

erne zaidan kanta-lora,

 

zure magalan maitale dagon

biotz-muiñaren kemia

da, lert-zorian igesirikan,

maitasun-eztiz betia.

 

¡Gaur-antzeko arrats ilunabaran,

urre lanbroen tartean tartean,

Igeldo-atzetik eguzki-uztaia

itxasaldera jeistean,

 

zilar-katilun atsez pilpilka

zisnean eran kantekan

artu nagizu, goiko Jaun ona,

maitez zure besoetan!

 

 

 

ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak