Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian

Donostia

 

Franzisko Lopez eta Alen

1888

 

        Zenbait urte abetan dago Donostia, lore bat egoten dan bezela udaberrian, aunditzen, edertzen eta jendez estalitzen ainbesteraño, nun ez duben izango leku geyago denbora guchi barrun.

        Orregatikan zerbait esan dezatan oraingo Donostiaren gañean, lenbizi ekarriko det gogora denbora bateko Donosti chikiya, oraingo edertasun aundiyan bukatzeko.

 

 

I

 

        Alako poz aundi bat arkitutzen det, gogora ekartzen detan guztian gure erri maitagarriya. ¿Eta nola ez, nere oroitzetik ez badira oraindik iñoiz juan nere gazte denborako jolas tokiyak?

        Amaika bider gurasoak esaten zidaten:

        —Etzerate biziko beñere oraingo gaztiak, bizi zeraten moduban; jeiki eta eskolara, eskolatik irten eta baratzara, baratzatik bazkaltzera, eta prosterako dauden gaztañak jan, beren chanda etorri bañon lenago. ¡A!... Bejon deizutela!

        Gañera makiña bat bider joaten giñan pillota plazara kintuak ibiltzen ziranian pillotan, abei pillotak arrapatu, eta alegin guztiakin bota, eta murallari pasatzeko asmoan.

        Farragarriena izaten zan, piperra egiten genubenian, kayera joanaz. Nola Habanatikan etortzen ziran ontzi asko azukre kajaz betiak, abei zuloak egin eta gaurko Mallorquinako karameluak bañon gusto geyagorekin jaten genuen, andik isuritzentzan azukria.

        ¡Non da orduko kayeko jendia, non orduko ontzi olezko aundi ayek, eta non dira gizon indartsu ayek, aritzen ziranak, deskargan kantatubaz gogotik!

 

                Astua michelio

                Arribando.

                Bitoria bitoria,

                Chibiri biri bon bon!

 

        Denbora ayetan San Juan bespera etortzeko oso larri izaten giñan; alkartutzen giñan iru edo lau kuadrilla, eta arratseko zortzietako ortan, abiyatzen giñan Tolosara oñez, gure alpraeta churiakin eta irrinzika, zeñek obetuago egin, noizian bein eranzunaz urrutitik besteen batzubek, alderatubaz Tolosara uste gabe, illargitan, esnatubaz lotan zeuden Tolosar danak. Askotan aditu izan diyotet ango erritarrai, gure irrintziyak izaten omen zirala, lenbiziko ezkill-soñubak San Juan egunian Tolosan.

        Onentzaro gabian berriz, emen izaten genituben inguruko baserritar geyenak, beren makillak lagun zituztela.

        Nai ta nayez sartzen ziguten belarri ertzetatik, ondo genekien kanta au:

 

                Ai au gabaren

                Zoragarria

                Jesus jayo da

                Belenen.

 

        Bazidurien denbora artako Madriltarrak zirala.

        Gañera eguarrietan guztiyok joaten giñan Santa Mariyako Meza Nagusira sekulako zortziko eta billanchikuak aditzera Joxe Bizente Echagarayen itz neurtuakin.

        Lengo zarrai aditu izan diyotet, gogo ori bera izaten zala beren gazte denboran San Telmora egun ontan joateko.

        ¡Ai, nun da plaza zarreko iturri eder ura, Donostiko neskame guztiak an biltzen ziran, deadar gogotik egiñaz, esanaz ¡Zein da azkena... a!

        Karnabalak berriz ez dago zer esanikan; oraindik ez da gaur oso galdu umore on ura; bada azkenengo urte abetan, agertu da alako bere errañu bat bezela.

        Igande artsaldetan jendia joatentzan Patiñetatik gora Ixturiña; soruen alde batian musikak jotzen zuten, bestian danboliñak; egualdi onetan an izaten etzan jenderik etzan.

        Illunabarrian ibiltzen giñan kale-giran, Amezkilla jo artian, eta pixka bat geruago portaliak nola ichitzen zituzten, jendia echera abiyatzen zan afaltzera; afaldu ta gero ogei ta amaikan galdu ardit batzubek eta bapo, oyera urrengo goiza argitu arte.

        Eta zenbat gauza geyago esango nituken ordukuak, bañan obe izango det gaurko Donostiko uda lekuen gañian zerbait argitaratu, lengo Donosti zarraren oroitzak gordiaz geren goguan bizi geran artian.

 

 

II

 

        Ara! Ara nun dagon gure betiko Donostia, lengo lekuan bertan, gaztelu aundien oñetan eta luze aña zabal itsasoaren gañean.

        Guk arkitzen degun bañon askoz ederragua azaldutzenda kanpotarren begietan.

        Guk, noizian bein, ateratzen geranian kanpoko erri oyetara, onunzkuan askoz obeto igartzen dizkagu, gure seaskachoari, bere edertasun guztiyak.

        ¿Eta nola ez, ezer falta ez bada gaur gure erri chukunian?

        Begiratu besterik ez dago; eta erri aundi eder guzti oyetan arkitzen diran gauza guztiyak, daude gure Donostian.

        Eta bestela ikus zazute udako eguardi batian Bulebarra, eta ez bazerate arritzen, etzerate guchiago egingo: onlako Duke, alako Marques, onlako gizon argi; toki guzietako jende sonatubak; emakume banan banakuak, edertasunez jantziyak eta diz-dizatubaz arbol azpiko alkietan; aurrak berriz, aingeruak diruritenak, beren beso larru-gorrituakin, neskamien besoetan dantzatubaz; zuriz, gorriz, urdiñez eta makiña bat kolore politez apaindubak.

        Musika bat gaiñ gañekoa, bertako semiena, banatubaz zenbait soñu eder, eta ain ederki, nun egoten geran Donostiarrak kanpotarrakin nastuban, aditzen guztiz gustora. Donostiarrak badegu gauz ori, musika kontuba izan ezkero, sentitzen degu alako alaitasun bat; atsegiñ au ez degu oraingua ¡ez! Jatorritik datorkigu.

        Bulebarretik piska bat gorago arkitzen gera Kasinoko aurrian. Ez da jenderik arritzen ez danik onen edertasunakiñ.

        Onen onduan negola azkenengo uda ontan, frantzes bati aditu nion zenbait gauzaren artian, «O quel grand bâtiment!»

        Gabian ikusgarriagua izaten da egunaz baño. Bere aurreko aldean jende aberatsa ugari afaltzen, mai zuri ederretan, erari onen bonbillak maiz idikiaz, Joxe guardasolgilliaren ziririkuak gogora ekarriaz, korchubak salto egiten dutenian.

        Emen ere badakagu orkesta, toki guchitan beziñ ona, eta jendia franko egon arren aditzen, ez da sentitzen kinkik jotzen ari diran bitartian .

        Guztiya da aunditasuna eta alaya, onen aurrian gabak eguna ematen du argi biziaren podorioz. Barrenen berriz jendia izkera guztietakoa. Ez dakit zertan asitzen diran, musian edo ogei ta amaikan, gure denbora bateko atsuen gisa; ez det uste arditka aritzen diranik.

        Abek guziak alde batera utzi, eta eman zagun jiracho bat Konchan eta ikusiko ditugu ainbeste eche chiki ondarrian, naximentu baten antzera.

        Ara itsaso baztarrian zer jende pilla, batzubek onlako gaitzekin, bestiak alakuekin, gaztiak jostatzen, lodiyak freskatzen eta flakatzen, argalak loditzen, aurrak negarrez, ikaraturik bagaren soñubakiñ; bestiak zanbullaka, bestiak irrintzika eta brunbulluka, saltoka batzubek, jira bestiak, ondar tiraka choruen gisa; tiñaku chikiyak artu beren kasetetatik, urez bete, eta korri beren echoletara; jantzi eta orra nun dagon jendia Ezkurreneko ostatuba osorik jateko zorian, itsasoak eragiñ azi dion gogoarekin.

        Gañera ondar gañeko pasiotoki ederrian, agertzen dira itsasoari begira, errenkada bat eche polit, bere baratzachuakin, guztiz apain jarriyak, eta ez nola naiko jendieñak, baizikan plantoso plantosuenenak.

        Ditu Donostiak bi biltoki edo teatro, bat bañon bestia obiagokuak, nora joaten dan jendia arratsero poliki samar. Konpañiak izaten dira ikusgarriyak batzubetan, azaldubaz oso ederki itzkribalaririk onenen lanak.

        Donostian, ikusten dan bezela, dira gusto danetarako jolas lekuak, nola zarrentzat nola gaztientzat.

        Pillota plazaren gañian ez dago zer esanik. Atochakua bat eta Jai-Alai deritzayona bestia; agerturik azkeneku ontan jendia franko Euskal-erriko seme indartsuak nola ta zer yayo jokatzen duten ikustera, alako moduz ezik inon ez dan oraindik agertu lurraren jira guztian iñor, eraman diyonik joku eder ontan euskaldunari.

        Kayian ez dago denbora batian bezelako ateraldirik, bañan alaya agertzenda, kanpotar jendia meriyo dala, chalupa chikietan estalirik ur gaiñ geyena.

        Estroparetan berriz ikusten dira, Mutrikoarrak, Getariarrak, Pasaitarrak, Donostiarrak eta inguruko arrantzale geyenak, zeñen indarrak laburtzen diran sariak irabazi nayan.

        Bañan Donostiak fama chit aundia du plaza-zezenetan ere.

        Len izan arren plaza ol zarrakin egindakua, gaur agertzenda oso etokia biribill-biribilla, arrizkua, eta ez nola nai egiña, baizik Granadako moruen obren antzera.

        ¡Zer jende modu ez da izaten zezen joku abetan inguru guziak emen biltzen dira, nola frantzesak, nola españolak; nere ustietan lenbiziko oyek izaten dira choruenak beren Praskuelo ta Praskuelo oju egiñaz. Eta gero ¿esango dute ez dirala zezen zaliak? Au ta ori ta ura, eta urtero zezenak ikustera Donostira.

        ¡A! Arrazoi aundiarekin Donostiar zar batek esaten zuben

 

                Festarik bear bada

                Bego Donostia.

 

        Bañan norbaitek onenean esango du: Ori guztia orl.el,t da, bai. Gauz ayek guztiyak arkitzen dira Donostian uda-denboran. ¿Bañan ez al dira arkitzen era berean, Donostiaren modura, beste edozeiñ bañu tokitan, dala Biarritz-en, dala Arcachon*-en, dala orrelako beste edozeñetan?

        Arrazoi dezu —esanqo diot nik—, bañan zaude piska bat. Oyek guztiak arkituko dira: ordea ¿non, Donostian bezela, gauz oyen guztien onduan, bertako izaera berezia gogoratzen dizkiguten milla oroikarri? Emen daukagu alde guzietako jendia, aditzen dira Jaungoikoak daki zenbat izkuntza modu; ikusten dira eguzkiak indar aundia duen lekuetako arpegiak, odei-tartean ezpada ikusten ez dutenetakoen aldemenean. Bañan goazen pixka bat arontzago; goazen gure Donosti maitea inguratzén duten mendizka eder ayetako batera, guazen Loyolara, edo Oriamendira, edo Ametzagañara, edo Uliara. ¿Zer arkitzen dezu an? ¡O! Baserri zar bat, euskalduna ateririk  tellaturaño: euskalduna bere egituragatik, euskalduna ate aurrean ikusten zaizkan arbola ta metagatik; euskalduna, beren barrenen aditzen dan izkuntzagatik; euskalduna, batez ere, bere barrenen bizi diran jendeen bizimoduagatik, dalako bizimodu on Euskaldun zarrena bezelakoa, ona, paketsua, langillea, itz batean Jaungoikoak agintzen duen bezelakoa.

        ¿Non, Donostian ezpada arkitzen da, alde guzietako bizimoduaren ondoan onlako gauza berezia?

        ¡Bai! Donostia ez da bakarrik naigarria bere festak gatik, baizik bizi leku on bat dalako, bere seme leyalen artian.

        Donostiako ipar aize gozu arrekin, libratzen gera, bero zakar, aundietatik.

        Donostian beste errien aldian, bizitzen gera ondo, nola pobriak, nola aberatsak; abek laguntze diote bestiai, beste iñon ez bezela.

        Donostiako semea da langillea, ona, ala echian nola kalian, guztiakin ondo etorriko dana eta, gutiaz gañera, biotz aundiko gizona.

        Bestela ikusi besterik ez dago, nola etortzen dan udaro, gure artian bizitzera, Alargun guztiz errespetagarri ori, onratzen gaitubena ez Donostiarrak bakarrik, baizik Euskal-erri guztia, bera emen egonarekin.

        ¿Nola ez bada guztiyak maitatu Donostiarren leyaltadia, gaitubenian orren maite Españiako Erregiñ paregabiak?

        ¡Izan dedilla bada sekuletan, gaur dan bezin dontsua Donostia!

 

 

ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak