Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
gaiak: Bertsolaritza

Donostiya uxua

 

Pedro Mari Otaño

1894

 

Nola gizon guztiyak

txit aundiyak diran

eta oso txikiyak

denbora berian,

batek asko pentsatu

eta ondorian,

igartzen diyo nola

gauz asko lurrian,

ainbeste itsasuan

ala legorrian,

egonagatik anbat

gugandik urrian,

Jaungoikuak daduzkan

betiko gordian.

 

Argatik dago txutik

betiko galdeera:

«Zergatikan da gauz au,

beste ori zer da?».

Iñoiz erantzuteko

izaten da era,

gizona iritxi da

zerbait jakitera,

illunpetatik gauza

asko du atera;

bañan jakintsunetan

geiena dan bera,

erortzen da maizena

galde egitera:

«Zergatikan da gauz au,

beste ori zer da?»

 

Ixiltzen diranian

gizon jakintsunak,

izketan asten gera

gutxi dakigunak;

aientzat bide asko

daude txit illunak,

estrapozoz betiak

eta trabadunak;

guretzat berriz denak

lirañ ta legunak,

gañera geren ustez

oso ezagunak;

ez bestek erakutsi

izan dizkigunak,

edo ikasbiretik

datorkizkigunak,

baizikan ametsetan

sortzen zaizkigunak.

Naiz farra egiñ iñoiz

aditzen digunak,

beti izango dira

guretzat lagunak.

 

Argatik galdetzian:

«Donostiya zer da?»,

ikusten da, lenago

diyotan bezela,

jakintsu aundi denak

ixilik daudela,

edo geienaz ere

mintzatzen dutela

lan ori erabaki

eziñ ditekela;

ametsgilliak berriz

kolpian, berela,

bere erantzuera

ematen dubela,

esanaz: «Donostiya?

Kantauriko perla»,

ta beste izen asko

errezki, orrela,

txit ondo datozenak

jartzen ditubela.

Nork ukatu doaia

berez datorrela!

 

Naspillaturik beren

pisuz eta neurriz,

mundu guztiya bete

nai dutenak egiz,

bete oi dutena da

kopeta izerdiz,

gauzak ezagutzeko

arreta geiegiz.

Nik agurtutzen ditut

begiramen aundiz,

naiz berak farra egiñ

gure umekeriz.

Or konpon ditezela

beren jakinduriz,

neretzat Donostiya

ara zer dan berriz:

Uso bat biralduba

Noeren arkatik,

iñon legorrik bazan

jakitiagatik;

pixti leial gaxua,

al zuben lekutik,

izpi bat txintxilika

zubela mokotik,

aditzera emanaz

argiro gogotik

azaltzen ari zala

lurra ujalpetik,

biurtu zan atzera

urditza artatik,

lokabetuaz denak

zeukaten dudatik.

 

Putzuban emanikan

len ainbeste jira,

uso ona biraldu

zutenak urdira,

noizbait iritxi ziran

Ararat mendira,

lenbizi egokitu

zan legortegira.

Noe buruzariyak,

irtenik erdira

ta eskerrak emanaz

zerura begira,

itza bireztu zuben

bere familira,

esanaz: «Sem ta Jafet,

egun'etorri da,

ta Jaunak agindubak

egiñ bear dira.

Zeron emazteakiñ

biyak urrutira

joan bear dezute

bizitza berrira;

Kan ta bere andrea

nerekiñ baitira;

ait'amak zarrak gaude

ta izan kupira,

ez lotsikan biraldu

gure aurpegira.

Oraiñ bendiziyua

ar zazute, tira!»

Eta agindu zuben

beste alderdira:

«Pixti denak bijoaz

al duten tokira».

 

Aiñ leial legor billa

joan zan egaztiya,

ekarririk birpiztu

zituben izpiya,

pixti denak bezela

izan zan utziya;

bañan argitasunez

nola zan jantziya,

aurrera eramanik

bere iritziya,

laster igaro zuben

legordi guztiya.

Oroitutzen zan leku

on bat ikusiya,

eta bera izanik

txit egalariya,

alderdi artara zan

berela abiya,

topatzera goguan

zedukan tokiya.

Iritxi zubenian

berriz Kantauriya,

ementxen autu zuben

beretzat kabiya;

etziñ zan, eta ez da

geroztik jaikiya;

begira non daguan

gaxua jatxiya:

len uxua zan eta

oraiñ Donostiya.

 

Buruba ageri du

Gaztelu orretan,

korputza Donostiko

etxe ederretan,

ta isatsa Loiola-

ko erriberetan;

eskuiko egua

Ategorriyetan,

eta ezkerrekoa

Antiguan bertan,

edo alde artara

dauden birietan.

Beste pixti batzubek

egope onetan

ikusten dira iñoiz

uda-egunetan,

beren lumak bustiyaz

Kontxako oletan,

pozkidaz dabiltzala

jostatzen uretan...

Sartu gabe kondaira

luziaguetan,

orra nere iritziz

Donostiya zer dan.

 

 

ogi-gainekoak: Donostia donostiarren
(edo donostiartuen) begian
gaiak: Bertsolaritza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak