Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Kronologia
 

Kronologia

 

1801

  • Antzerkigintza arautzeko legea:
            «En ningún teatro de España se podrán representar, cantar ni bailar piezas que no sean en idioma castellano».
            (Instrucciones para el arreglo de teatros y compañías cómicas fuera de la Corte).

1808

                Ekainak 9

  • Jose Bonaparte sartu zen Donostian. Donostiarrek harreman onak izango zituzten okupatzaile frantsesekin, bost urtez.

1810

                Abuztuak 15

  • Napoleon Eguna ospatu zen Donostian.

1813

                Abuztuak 31

  • Tropa anglo-portugaldarrek hauts eta erre hartu zuten Donostia.

                Irailak 8

  • Donostiako zinegotziek Donostia erraustua berritzeko erabakia hartu zuten Zubietan.

1814

                Urtarrilak 16

  • Vicente Lardizabal medikuak Periodico de San Sebastián y Pasages izeneko kazeta argitaratu zuen. Ale bakarra, gaztelaniaz.

1816

1817

                Irailak 16

1820

  • Riegoren estatu-kolpea; Fernando VII.ak Cadizko konstituzioa onartu zuen.

1823

                Apirilak 9

  • Gudaroste frantsesak Donostia inguratu zuen.

1824

  • Gipuzkoako Junta Foralak hezkuntza publikoari buruzko neurriak ezartzen hasi ziren probintziako eskoletarako. Euskarak ez zuen inolako begiramenik merezi izan.

1831

                Apirilak 30

                Abuztuak 31

  • Ramon Artola jaio zen Tolosan.

1832

1833

                Urtarrilak 22

  • Vicente Manterola jaio zen Ikatz kalean. Apaiza, integrista, diputatu karlista, hizlari ospetsua.

1834

                Maiatzak 5

1835

                Urtarrilak 2

1836

                Maiatzak 5

1838

                Azaroak 27

1839

  • Morales nafar diputatuak foruen aldeko hitzaldia egin zuen Madrilen. Canovas del Castillok erantzun zion:
            «Un hecho de fuerza es lo que viene a constituir el derecho, porque cuando la fuerza causa estado, la fuerza es el derecho».

                Urriak 25

  • Foruen aurkako legea.

1843

                Uztailak 30

1844

                Urtarrilak 19

  • Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zen hamar urterako.

1845

                Urtarrilak 8

  • Donostiako Udalak kendu egin zien mutilzaharrei zinegotzi izateko zeukaten debekua.

1846

                Azaroak 2

  • Antonio Peña y Goñi jaio zen. Erdaraz idatzi zuen beti. Pilotaren historiari buruzko liburu garrantzitsua egin zuen.

1848

                Apirilak 27

  • Marcelino Soroa jaio zen.

1849

                Martxoak 23

  • Jose Manterola jaio zen.

1850

  • Cementos Rezola lantegia ezarri zen Añorgan. Urteetan, lana eta kutsadura ekarriko zituen. Ez dauka urruti «Inpernu erreka».

1853

                Apirilak 15

1857

                Irailak 9

                Azaroak 6

  • Lau diputazioak bildu ziren Gasteizen txosten bat bidaltzeko Koroari, hezkuntza legeak begira zitzan Euskal Herriko berezitasunak.

1860

  • Posada Herrera gobernazioko ministroaren agindua:
            «Donde se conserve todavía el uso de algunos dialectos, se reduzcan todos los nombres de las calles a la lengua castellana».

1861

                Apirilak 19

  • Toribio Alzaga antzerkigilea jaio zen.

1862

                Maiatzak 28

  • Agiri publiko guztiak gaztelaniaz idatz zitezela agindu zuen Espainiako Notariotza legeak:
            Artículo 25:
            «Los instrumentos públicos se redactarán en lengua castellana y se escribirán en letra clara, sin abreviaturas y sin blancos».

                Abuztua

  • Bismarck kantzilerrak egun batzuk eman zituen Donostian, Bermejoren ostatuan. Biziki laudatu zuen hiriaren inguruko bazterren ederra emazteari bidalitako gutunean.

1863

                Otsailak 9

  • Errege Agindua, Igeldo Donostiaren auzune eginez.

                Apirilak 29

  • Eustasio Amilibia alkateak  Errege Agindua irakurri zuen Antzoki Zarreko palkotik: Donostia ez zen aurrerantzean gerra-plaza izango. Donostiarren poza.

                Maiatzak 5

  • Harresien suntsitze lanak hasi ziren, eguerdian. Euripean, Santestebanek konposaturiko martxa batean hurbildu ziren harresietara donostiarrak. Hiria zabaldu egingo zen berehala, Ensanche esan zitzaion hartan. Herri koxkorra izatetik hiria izatera pasako zen hurrengo urteetan, eta orduan sortu zen, noski, «Parte Zaharra». Eta bertan gelditu zen, paradoxaz, Plaza Berria.

                Urriak 22

  • Bidasoa izeneko trena abiatu zen aurrenekoz Donostiatik.

1864

                Urtarrilak 4

                Abuztuak 15

1865

                Irailak 14

1866

                Urtarrilak 6

  • Franzisko Lopez Alen jaio zen.

1868

                Ekainak 24

  • Egun hau jaieguna izan zedila eskatu zioten euskal batzarrek aitasantuari.

1869

  • Plaza Berrian egiten zen San Joan arbolaren festa debekatu zuen Udalak.

1870

                Maiatzak 4

  • Unión Artesana elkartea sortu zen, Donostiako lehena.

                Abuztuak 28

  • Jose Allende Salazar Provincias Vascongadas eremuko kapitain jeneralak gerra egoera ezarri zuen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

1872

                Apirilak 12

  • Gerra egoera deklaratu zuen Madrilek Hego Euskal Herrirako.

                Abenduak 28

1873

  • Felipe Arrese Beitia otxandiotarraren Ama Euskeriari azken agurrak poemak irabazi zuen lehen saria Abaddie jaunak antolatutako Lore-Jokoetan, Elizondon. Donostian idatzi zuen poema honek euskaldunen kontzientziak astinduko zituen.

1874

  • Behin betiko galdu zuten udalek maisuak izendatzeko ahalmena, dekretu baten bitartez.

1875

1876

                Urtarrilak 20

                Martxoak 6

  • Bitor Garitaonaindia jaio zen Zaldibarren.

                Uztailak 21

                Uztailak 22

  • «Los fueros han muerto, íVivan los Fueros!» titulatu zuen lehen plana Jose Manterolak zuzentzen zuen Diario de San Sebastián-ek. Lehen Armadako kapitain jeneral buruak ale guztiak bahitzea agindu zuen.

                Uztailak 23

  • Bilintxen hileta «Los funerales de los fueros» titulatu zuen Diario de San Sebastiánek. Berriro bahitu ziren ale guztiak.

                Uztailak 31

  • Azalean «Irurac bat» leienda, hiru esku elkar emanda, ageri zituzten poxpolo kaxak debekatu ziren. Sociedad Bascongada de Amigos del País-en ikur hau masonikotzat jo zen.

            Irurac bat

                Abuztuak 14

  • Bahiketen kontra auzi jo zuen Diario de San Sebastián-eko zuzendaria zen Jose Manterolak. Iruñeko Entzutegiak errugabe sententziatu zuen egunkaria, baina Manterolari kendu egin zioten Institutuko katedra.

1877

  • Jose Manterola Cancionero Vasco izeneko kantutegia hasi zen argitaratzen, 1880 arte.

  • Atotxako frontoia eraiki zen, Donostiako lehena.

  • Donostiako Euskal-itz-jostaldien Batzarrea sortu eta antolatu zen, euskara landu eta zabaltzeko. Urteroko maiztasuna eman zieten lehenagotik egiten ziren lore-jokoei, eta Euskal-Erria aldizkariaren ardura hartu zuten sortzaileek: Jose Manuel Agirre-Miramon, Jose Diaz, Jose Irastortza, Ignacio Muñoz, Manuel Gorostidi, Jose Manterola.

                Urtarrilak 16

  • Euskal Udalen batzarra Etxarri Aranatzen.

                Ekainak 6

  • Serafin Barojak Santo Tomasco Feriya izeneko almanaka argitaratu zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, nekazaritzako gaiekin.

1879

                Maiatzak 28

  • Alderdi Eder izeneko parkea eraiki zen tropen maniobra leku izan zen zelaian, Erregesoro esaten zitzaion hartan.

                Urriak 15

  • Donostiako Musika Akademia sortu zen.

1880

  • Euskal-Erria aldizkaria argitaratu zuen Jose Manterolak, 1918 arte iraungo zuena.

  • Udan, Sarasatek Capricho Vasco interpretatu zuen Alderdi Ederreko Zirkuan.

  • San Joan Arbolaren festa baimendu zuen ostera Udalak, Plaza Berrian.

                Martxoak 24

  • Neurtzeko sistema dezimala hartu zuen legezko bakartzat Donostiako Udalak.

                Maiatzak 9

  • Apezpikuek Irurac Bat aldizkaria irakurtzea debekatu zuten.

1881

                Apirilak 23

1882

                Azaroak 20

  • Udal batzarrean Ponsol jaunak proposatu zuen Bilintxen gorpua San Bartolomeko hilerri zaharretik Polloeko berrira eraman zedila. Bere txostenean honelakoak irakurtzen ahal dira:
            «Yace casi olvidado en el cementerio de San Bartolomé uno de los primeros poetas líricos de este país, a la vez que perfecto tipo del donostiarra, o sea lo que el vascuence con su especial grafía llama un Erricosheme...». Onartu egin zen proposamena.

                Azaroak 27

  • Itz-jostaldien Batzarreak, udal batzarrak onarturiko proposamena ezagututa, erregu egin zion Bilintxen hilobi berrian ipiniko zen plaka euskaraz idatzia izan zedila, «como tributo a este hermoso idioma, dulce cual ninguno otro». Hauxe izan zen ezarri zitzaion leienda:
            «Bilinch! Donosti maite ontan zure bersoak entzun genituenok, esan genezake, jaunaren miserikordiak kantatzera joan ziñan ezkeroztik, zerua bera gozoagoa izango dala».

                Abenduak 11

  • Parisen bildutako Probentzako poeta okzitaniarrek —felibre-ek— atxikimenduzko gutun bat igorri zioten Euskal-Erria aldizkariari.

            Li Felibre de Paris

                Abenduak 24

  • Gregorio Mujika jaio zen Ormaiztegin.

1884

                Otsailak 29

  • Jose Manterola hil zen, hogeita hamalau urte zituela. Antonio Arzakek hartu zuen Euskal-Erria aldizkariaren zuzendaritza.

            Jose Manterola

                Azaroak 6

  • Bitoriano Iraola idazleak, zinegotzi gisa, txosten bat aurkeztu zuen, Kale Nagusitik Lasala plazatxora daraman karrika izengabeari Bilintx poetarena eman zekion. Proposamena onartu egin zen.

            Plaka zaharra

            Plaka berria

1885

  • Gipuzkoako Diputazioa Bizkaikoarekin bildu zen euskara eskoletan nolabait sartzearren.

                Irailak 9

  • Euskal-Erria izena jarri zitzaion Parte Zaharreko kale bati.

                Azaroak 5

  • Itz-jostaldien Batzarrearen eskariz, Getarian jasotako Elkanoren estatuako hitzak euskaratzea erabaki zuen Diputazioak.

                Azaroak 10

                Azaroak 11

  • Diputazioak 500 pezetako erosketa egin zion Marzelino Soroari,  berak itzulitako Euskal-naparren joaera edo emigrazioa liburu aletan.

                Azaroak 24

  • Probintziako jende askok euskarazko katedrak sortzea eskatu zuenez, azter zitzala maisugai egokiak eta beharko ziratekeen testuak, eskatu zion Diputazioak Itz-jostaldien Batzarreari.

1886

                Urtarrilak 10

  • Jose Antonio Zulaika, Aita Donostia fraile musikari eta musikologo handia izango zena jaio zen.

                Apirilak 28

  • Ramos Azkaratek idatzitako Beotibarko jatzarraren oroipena Gaon judubaren galerarekin liburuaren 100 ale erostea erabaki zuen Diputazioak.

                Maiatzak 4

  • Juan Domingo Goitiak idatzitako Agricultura euskerazkoa liburuaren 100 ale erostea erabaki zuen Diputazioak.

                Maiatzak 6

                Maiatzak 7

  • Itz-jostaldien Batzarreak eginiko txostena aintzat harturik, euskararen katedra bat sortzea erabaki zuen Diputazioak, behin-behinekoa, Donostian.

                Irailak 17

  • Gipuzkoako Diputazioak sortutako euskarazko katedra abiatu zen. Gaspar Oregi apaiza izan zen irakaslea. Helburua, ikasleek euskaraz irakurtzen eta deklamatzen ikastea zen, eta mimikan eta eszenako mugimenduetan jantzi zitezela.

1887

  • El Fuerista sortu zen, integrismo joerako kazeta.

  • Euskarazko klaseak Institutu Probintzialean. Batzordeak eginiko txostenaren arabera, «emaitza ezin hobeak» lortu ziren.

  • Jai-Alai izena eman zitzaion Donostiako frontoi berriari. Serafin Barojak sortutako izen honek arrakasta handia edukiko zuen hemen eta munduan.

                Martxoak 30

  • Jose Maria Usandizaga musikaria jaio zen.

1888

1889

1891

  • Udal liburutegiak egindako txostenak adierazten zuenez, 1007 titulu eskatu zituzten 952 irakurlek lehen hiruhilabetean. Hizkuntzen arabera, 802 gaztelaniakoak izan ziren, eta 38 euskarazkoak. Hiztegietan, gaztelania-frantsesa, 37; gaztelania-latina, 24; euskara-gaztelania, 14; gaztelania-alemana, 8.

                Maiatzak 29

                Ekainak 16

                Azaroak 20

  • Agustin Anabitarte jaio zen.

1892

                Ekainak 25

  • Euskal Batzarre izeneko elkartea sortu zen, ibilaldi historiko, artistiko eta arkeologikoak antolatzeko. Etxague karrikan zuen egoitza.

                Urriak 19

1893

                Ekainak 5

  • Norberto Almandoz musikaria jaio zen Astigarragan.

                Abuztuak 27

1895

  • Fomentoko batzordeak txosten bat aurkeztu zuen Diputazioan, eskoletan ematen ziren euskarazko klaseei buruz.

  • Bismarck kantzelariak 1862an Donostiatik emazteari bidalitako gutuna euskaraz argitaratua izan zedila eskatu zuen Alemaniak enbaxadoreak, Madriletik.

  • Vizcaytik Bizkaira, Azkueren opera mustu zen Bilbon, maisu erdaldunen jokabidea salatzen zuena.

                Otsailak 10

1896

                Martxoak 18

  • Jose Ariztimuño Aitzol jaio zen Tolosan.

                Irailak 7

  • Jesus M. Leizaola jaio zen.

1897

                Martxoak 12

                Apirilak 13

  • Donostiako Parte Zaharreko kale izenak euskaraz eta erdaraz ipini ziren.

                Urriak 28

                Abenduak 30

  • La Constancia egunkari integristaren lehen alea kaleratu zen.

1898

                Abuztuak 15

  • Ander Arzelus, Luzear, jaio zen.

1899

                Abenduak 19

1900

  • Euskaldun Fedea izeneko koadro dramatikoak, Pepe Artola aktore nagusi zuela, pieza batzuk jokatu zituen: Krispiña ta Krispin, Txardiñak, Xabiroia.

  • Txanton Piperri operak arrakasta handia.

  • Euskal Ikastetxea izeneko ikastola sortu zuen Migel Muñoak Donostian, fraile karmeliten komentuan.

1901

                Ekainak 29

  • Euskal Billera elkartea sortu zen Fermin Calbeton kalean, garrantzi handia edukiko zuena hiriko festa eta ospakizunetan.

                Abuztuak 27

1902

                Urtarrilak 14

                Otsailak 2

  • Kale  berrien izenak erabaki zituen Matxinbarrena alkateak: Sancho el Sabio, Sanchez Toca, Nicolas Soraluce bertako historialaria eta Jose Manterola, kazetaria eta euskaltzale handia.

                Uztailak 20

                Azaroak 21

  • Errege Agiria, Hezkuntza Publikoaren lege zaharrak osatzeko.

1903

  • Antzerki lanak jokatzen hasi ziren Donostiako zenbait gazte Centro Catolico-n. Bertan eta geroago Centro Vasco-n trebatuko ziren euskal antzerkiaren aktore ezagunenak, Olaizola eta Egileor bezalakoak.

                Irailak 5

  • Gipuzkoako Nekazaritza-Agricultura Guipuzcoana izeneko hamabostekari elebiduna sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, lau urte iraungo zuena.

                Urriak 5

  • San Telmo komentu zaharra Museoa bilakatu zen

1904

  • Baserritarra aldizkaria sortu zuen Ignacio C. Nuñez Arizmendi Fraisoroko irakasle eta idazleak, euskara hutsean.

                Apirilak 17

  • Anizeto Zugasti jaio zen Altzan.

                Maiatzak 29

  • Centro Vasco izeneko elkartea eratu zen Donostian. Musteko hitzaldia, Arturo Campionek egin zuen, «La Patria y el Estado» gaiaz.

                Urriak 11

  • Antonio Arzak hil zen. Francisco Lopez Alenek hartu zuen Euskal-Erria aldizkariaren zuzendaritza.

            Una anécdota de Arzac

1906

  • Jose Antonio Santesteban Maixua, organista eta musikaria hil zen. Berlioz eta Rossiniren ezaguna, Bizet-ekin ikasia, bertako herri musikari eman zizkion bere dohainak. Sarriegik bereganatu duen arren «musika donostiarraren» aitatzakoa, Santestebanek oso lan handia egin zuen Manterolari kantutegia moldatzen laguntzen, eta baita hirian egiten ziren agerkunde euskaltzale gehienetan ere.

                Otsailak 10

  • Jacinto Rivas Sanz jaio zen Ondarretan, Intxuzabal eta Elgeta bezala ezaguna izango zen trikitilari handia, etorkin familia txiro batean.

                Martxoak 3

  • «Ley de Jurisdicciones» izenekoa. Abertzaletasunaren aurka, oro har. Oihu batengatik bi urte eta lau hilabeteko kartzela, epaiketarik gabe.

                Abuztuak 20

  • Ramon Artola hil zen Donostian.

                Abuztuak 22

  • Greba Orokorra Bilbon, federazio sozialistek deitua. Setio egoera, hainbat hildako.

                Abenduak 14

  • Patxi Unzurrunzaga jaio zen Donostian. Itxaropena moldiztegia sortu zuen Zarautzen, eta editore lan garrantzitsua egin zuen frankismoan, beti ere euskararen alde.

            Kuliska Sorta

1907

                Urtarrila

  • Gregorio Mujikak dei garratza egin zion euskal gazteriari, RIEV aldizkariaren bitartez.

            Euskaldun gazteriari

                Apirilak 1

  • Aurreko urtean prentsan agerturiko kezka euskaltzalea gauzatuz, Euskal Esnalea elkartea sortu zen, gure nortasuna sendotzeko xedearekin. Gergorio Mujika izan zuen idazkari.

            Gora Euskal Esnalea

                Maiatzak 11

  • Bernardo Estornes Lasa jaio zen Izaban.

                Maiatzak 18

  • Gipuzkoarra aldizkari nazionalista agertu zen. Zazpi urte iraunen zuen, Euzkadi sortu zen arte Bilbon. Erdaraz jardun zuen, eta euskaraz bertsoak eta artikuluren bat argitaratu zuen aldizka.

1908

                Maiatzak 5

  • Juan Inazio Goikoetxea Gaztelu jaio zen Gaztelun.

1909

  • Euskal Esnalea-k euskarazko lehen paretako egutegia argitaratu zuen.

                Abenduak 22

  • Fabian Loidi jaio zen Añorgan.

1910

  • Ignacio C. Nuñez Arizmendi kazetari eta antzerkigilea hil zen.

                Otsailak 7

  • Cadena y Eleta Gasteizko apezpikuak debekatu egin zuen haurrei euskal izenak ipintzea.
            «Varias veces, individuos de ese Partido se han dirigido a Nos con descompuestos modales, hasta con cierta clase de amenazas, pidiéndonos que autorizáramos que sus hijos fueran bautizados en vascuence, porque, de otro modo, no consentirían que fuesen bautizados, sin que, a pesar de nuestras paternales reflexiones para hacerlos desistir de sus depravados propósitos, lo hayamos conseguido en la mayoría de los casos».
            Gurasoek auzi jo zuten Sakramentuen Kongregazioaren aurrean.

                Maiatzak 21

  • Usandizagaren Mendi-Mendiyan opera mustu zen, Bilbon.

                Uztailak 27

  • Franzisko Lopez Alen hil zen.

                Urriak 27

  • La Patria izeneko astekaria agertu zen, jelkideena.

1911

  • Euskalerriaren alde aldizkaria sortu zen. Euskaltzalea aldarrietan, baina dena gaztelaniaz idatzia.

                Apirilak 22

                Abuztuak 17

  • Argindarrezko tranbia Donostiatik Andoainera.

                Abenduak 9

  • Erromaren erabakia argitaratu zuen Gasteizko Apezpikuak, haurrak euskal izenez bataiatzeko baimena emanez. Urte bete lehenago depravados propósitos zirenek Erromako bedeinkazioa hartu zuten.

1912

  • Euskal antzerkiaren loraldi handia bizi izan zuen Gipuzkoa osoak. Guztira 100  emanaldi antolatu ziren han-hemen, 62 obra desberdinekin. Donostia izan zen antzerki gehien antolatu zituena: 27 emanaldi, 36 obra desberdin jokatuz (bakar-hizketak, jostailuak, komendiak...). Autorerik antzeztuena Marzelino Soroa izan zen, eta hurrena Abelino Barriola.

                Ekainak 12

  • Sanjoanak ospatzea debekatu zuen ostera Udalak.

                Uztailak 16

1913

                Apirilak 23

                Azaroa

  • Zabaldu zenetik hona, 50.000 izan ziren Polloe hilerrian ehortzitako gorpuak, Donostiak zeuzkan biztanleak adina.

1914

                Urriak 28

                Abenduak 9

  • Donostiako Udalak, zenbait zinegotziren ekimenaz, zentro unibertsitario ofizial bat sortzea eskatu zuen.

1915

                Ekainak 5

  • Euskal Iztundearen lehen agerpen publikoa, Antzoki Zarrean. Abelino Barriolaren Zai dagonaren indarra mustu zuen, eta Soroaren Barrenen Arra, Toribio Alzagak egokitua. Antzezle nagusiak, ondoko urteetan: Pepita Aranburu, Pepita Aramendi, Maria Aristegieta, Victoriana Artola, Victoria Arrieta, Maria Goia, Eustakia Olaso, Jose Manuel Agote, Nemesio Arizmendi, Frantzisko Arostegi, Juan Arozamena, Gregorio Beorlegi, Antonio Etxebarria, Jose Egileor, Jose Elizegi, Antonio Irastortza, Federiko Larman, Migel Lasa, Franzisko Mendiburu, Eusebio Mujika, Leandro Torregarai.

                Abenduak 20

  • Jose Elizondoren Dollorra antzeztu zuen Euskal Iztundeak, eta Alzagaren Bernaiñoren larriyak.

                Abenduak 26

  • Sebastian Salaberria jaio zen Oiartzunen.

1916

  • Baimendu egin zen San Joan Arbolaren festa, baina erre gabe.

  • Katalina Eleizegik idatzitako Garbiñe antzezlana saritu zen Donostiako Euzkel-Ikustetan, eta urte berean jokatu. Emakumezko batek idatzitako lehen euskal antzerkia zibila izan zen.

            Garbiñe antzezten

  • Auto bat zegoen aparkatua Donostiako kale zentriko batean. Ez zen oso harrigarria, Donostiak bazituen auto batzuk orduan. Harrigarria izan zena Don Julio de Urquijo euskaltzalea handik pasatzea izan zen. Autoak leienda bat baitzeukan idatzia ateetan, armarri bat balitz bezala, edo publizitate komertziala egingo balu bezala: «Kaltea dagianak, bizarra lepoan». Gero jakin zuen autoa Martiartutarrena zela. Urkijo orduantxe biltzen ari zen errefrau zaharren bilduman ageriko zitzaigun gero esaldi hau, ez interpretazio desberdinen arteko eztabaidarik gabe.

                Abuztuak 24

  • Kaietano Sanchez Irure idazlea hil zen. Bertso eta poema ugari idatzi zituen, euskara eta Donostia laudatuz. Udaleko langilea zen.

1917

  • Udalak plaka bat ezarri zuen Igeldoko labaderoan: «Garbitoki onetan auzokoen soñekoak besterik ezin garbituko da».

  • Gros auzoko itsasertzeko harresi berria eraikitzen hasia zelarik, izen desberdinak erabili zituzten herritarrek bazter hura izendatzeko. Udalak esku hartu zuen polemikan, eta 1278ko agiri batean aipatzen den bezala eta mendez mende herriak gordea zuen moduan, harresiari eta honek sortutako zabaldegiari eta zubiari Zurriola izena ematea erabaki zuen. Geroago, hondartzari ere hala esango zitzaion.

            Zurriola

  • Migel Muñoa donostiarrak Euskal Ikastetxea sortu zuen, karmeldarren komentuan ematen ziren klaseak euskaldunduz. Euskara irakaskuntza pribatuan sartzen zen lehen aldia zen.

            Euskal Ikastetxea

                Apirilak 15

  • Francesc Cambó politikari katalanaren hitzaldia Donostian: «Zuen hizkuntza pizten ez baduzue, alferrikakoak izango dira Euskal Herriaren gorapena eta euskaldunaren euskaltasuna bizitzeko eta pizteko ahalegin guztiak».

                Abenduak 21

  • Euskal Iztundeak bi antzerki saio antolatu zituen. Arratsaldekoan Garbiñe drama jokatu zen, lehengo urtean ere emana. Gauekoan hiru estrainaldi egin zituzten: Arantza, Arostegiren komedia; Azken beltza Kaietano Sanchez Irureren melodrama; Rochil'en sakeltxoa, V. Arrieta, M. Aristegieta, P. Aranburu, E. Olaso eta C. Aranburu andereñoen jostailua. Kritikoen iritzian, Arantza izan  zen,  alde handiz, piezarik onena. Antzokia mukuru betea egon zen saio bietan.

1918

  • Euskal Esnalea erakundeak zientziako eta gizarteko gaiak euskarazko hitzalditan ematea erabaki zuen, eta Donostian ekin zion asmo berri honi, Karmelo Etxegarai ekarriz Bilintxi buruz jarduteko Salon Novedades antzokian. Urte honetan bertan, Mikel Urreta euskal prehistoriaz mintzatu zen, eta Rafael Larunbe alkoholismoaz.

                Otsailak 11

  • Bitor Garitaonaindia apaiz idazleak moldaturiko Iziartxo komedia mustu zuen Euskal Iztundeak Antzoki Zarrean. Ikusleek gogotik txalotu zuten, baina interpretazioa geza izan omen zen, maila hobea eman izan zuten besteetan Iztundekoek.

                Irailak 1

                Abenduak 21

  • Euskal Iztundekoek ohi zutenez, antzezlanak jokatu zituzten Santo Tomasak ospatzeko, Antzoki Zarrean. Arratsaldez Arantza komedia eta Rochil'en sakelchoa izeneko jolasa eman zituzten. Gaueko saioan Katalina Eleizegiren Loreti drama mustu zuten. Antzezleak ongi eta antzokia beterik.

1919

  • Atotxako frontoia bota eta artilleriako kaserna egin zuen Udalak, aurrekontu berezi batekin.

  • Bi hitzaldi eman ziren euskaraz Donostian: lehena Aita Donostiarena izan zen, euskaldunen abeskeraz, eta bigarrena Inazio Artetxe sendagilearena, euskaldunen gixotasunik ugarienez.

                Otsaila

  • Bi mila eta gehiago errikosheme donostiarrek sinatu zuten soka-muturra eta zezen-suzkoa jokatzearen aldeko agiria, eta Udalari eman. Baina alferrik izan zen.

                Irailak 6

                Irailak 19

  • Bitoriano Iraola inprimatzaile, editore, marrazkilari eta idazlea hil zen Donostian. Donostiako kostarren hizkera maisuki erabili zuen bertso eta ipuinetan, umore festazalean.

            Zardin saltzallia Donostian

                Urriak 7

  • Euskaltzaindiak bere lehen batzarra Donostian.

1920

                Otsaila

                Martxoak 27

  • Jon Etxaide jaio zen.

                Apirilak 25

  • Domingo Agirre apaiz nobelagile hil berriaren lanari buruzko mahai ingurua Donostian: Larreta, Azkue, Etxegarai, Lhande.

                Maiatzak 2

  • Frantziako parlamentuan Baionako deputatua zen Choribit jaunak hitzaldia eman zuen Donostian. Kronikarien gustukoa izan zen haren euskara «zehatza».

                Maiatzak 9

  • Polikarpo Larrañaga apaiz eta ekintzaile sindikalistak hitzaldia eman zuen Donostian lanaren eskubide eta betebeharrez.

                Uztailak 18

  • Eusko Ikaskuntzaren II. Batzarra Iruñean, irakaskuntzaz eta gai ekonomiko-sozialez. Lasarteko aerodromotik irtendako hegazkinak (Otie elkartearena) agur-paperak barreiatu zituen:
            «Eusko-Ikaskuntza'ren izenian, agur naparrari ta gaur asiera izango duben Batzarrerako Iruña'n bildu zeraten guztiyei. Batzar onek bear bezelako bukaera izan dezan, guztiyei zuben laguntza eskatzen dizutegu».

            II Congreso

                Uztailak 30

  • Garai hartan esaten zen moduan, Laterrien Batzako Batzordea bildu zen Donostian: Frantzia, Belgika, Espainia, Brasil, Inglaterra, Japonia, Italia eta Greziako ordezkariak etorri ziren. Gipuzkoako Diputazioan egin zituzten bilerak.

                Abuztuak 3

  • Jose Maria Usandizagaren Mendi-Mendiyan opera jokatu zen Laterrien Batzako ordezkarien omenetan. Txit gustukoa izan zitzaien, antza.

                Abenduak 21

  • Urtero bezala, Euskal Iztundeko ikasleek bi antzerki jokatu zituzten. Arratsaldean Toribio Alzagaren Biozberak komedia antzeztu zen, eta arratsean Bitor Garitaonaindia apaiz eta idazlearen Aitona ta billoba, hau ere komedia. Bietan bete zen Antzoki Zarra, eta txalo luzeak hartu zituzten antzezleek.

1921

                Otsailak 6

  • Ihauteriak, igande-ihaute, antzerkia San Migel nesken ikastetxeko antzoki-aretoan, Antonio Amundarainen Egin zan on... Koroak, doinu samurrak, Amabirjinaren agermena, aingeruak... Santa Mariako katekistek antolatua, eta beraientzat idatzia.

                Otsailak 7

  • Ihauteriak, astelehen-ihaute, antzerkia Antzoki Zarrean: Andre Joxepa Tronpeta, Toribio Alzagarena. Arrakasta handia. «Bildari» kronikariaren iritziz, «El diálogo, tocado de afán del color local y de la persecución del chiste, creemos quita algún valor a la obra. Pero siempre será muy de agradecer en él la recogida de giros netamente populares, que es preciso conservar».

                Apirilak 10

                Apirilak 17

  • Karmelo Etxegaraik euskal arrantzaleei buruzko hitzaldia eman zuen.

                Apirilak 24

  • Argia izeneko astekaria sortu zen Donostian, Diputazioaren eraginez. Bitor Garitaonaindia zuzendari eta Anbrosi Zatarain, Ander Arzelus, Ramon Intzagarai, Jesus Karrera, Gregorio Muxika, Rikardo Leizaola, Antonio Lizarraga... kolaboratzaileen artean. Nerkazaritzako gaiak lantzen zituen, baina baita kazetaritza orokorrekoak ere: mundukoak, kirolak, herrietatik... 7.000 ale banatzen zituen.

            Argiaren lehen editoriala

            Pasaitarrak bezela

            Argia

                Apirilak 24

  • Jesus Maria Leizaolak euskaldunen kulturarako gaitasunari buruzko hitzaldia eman zuen.

                Azaroak 27

  • Euskal mitologiari buruzko hitzaldia eman zuen Joxe Migel Barandiaranek.

                Abenduak 18

  • Ignacio Perez Arregik hitzaldia eman zuen kontzertu ekonomikoaz.

1922

                Martxoa

  • Euskal dantzak sustatzeko kanpaina bati ekitea erabaki zuen Udalak, lotsagarri bakarrik jotzen baitzuten txistua musikariek Plaza Berrian.

                Martxoak 26

  • Zumaiako organista zen Jose Maria Olaizola jaunak hitzaldia eman zuen Goikoetxea musikariari buruz.

                Apirilak 2

  • Jose Maria Olaizolaren bigarren hitzaldia, Goikoetxea musikariari buruzkoa amaitzeko.

                Irailak 10

  • Eusko Ikaskuntzaren III. Batzarra Gernikan, 17a arte. Amaiera ekitaldian Alfonso XIII. Espainiako erregeak ohar berezi bat egin zion Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria zen Julian Elortzak txalo artean lehendabizi euskaraz eta gero gaztelaniaz euskara goralduz eta Unibertsitate bat eskatuz egindako hitzaldiari.
            Arratsaldean Jesus Leizaola bilbotarrak pankarta bat azaldu zuen Gernikako kaleetan Queremos la Universidad Vasca hitzekin, lagun batzuk aldean zituela. Jende mordoa bildu zen manifestaldira. Guardia zibilek agerraldia zanpatu, pankarta xehatu eta Leizaola eta Ramirez Olano atxilo hartu zituzten. Eskulotuta eraman zituzten kartzelara. Hurrengo egunean oinez eta loturik Bilbora zeramatzatela, libre utzi behar izan zituzten Zornotzan, Bizkaiko gobernadorearen aginduz. Lau diputazioek igorri zituzten gaitzespen telegramak atxiloketengatik.

            Julian Elortzaren hitzak

            Alfonso XIII.aren hitzak 1922an

            Yaterantz

                Urriak 15

  • Udako euskal jaien artean, erromeria egin zen Lasarten. Hamar milatik gora izan ziren parte hartzaileak, asko eta asko «baserritarrez» eta «bordariz» jantziak. Kronikek diotenez, «También vestían las galas del país muchas «neskatilas» de la ciudad». Sagardo eta piper-opilen artean, hara non saltzen ziren preji-arrayas izenekoak ere. Ingelesen batzuk ibiliko ziren tartean, eta huraxe kopiatuko zuten  fish & chips ospetsuen industria sortzeko. Oso tipikoa omen zen preji-arraina.

1923

                Maiatzak 20

  • Ignacio Perez Arregik hitzaldia eman zuen kontzertu ekonomikoaz.

                Uztailak 9

  • Fernando Amezketarraren heriotzaren urteurrena.

                Irailak 13

  • Estatu kolpea Espainian. Alfonso XII.a Donostian zen; kontaktuan jarri zen beherala Primo de Rivera putxistarekin.

                Urria

                Azaroak 18

  • Agustin Anabitartek hitzaldia eman zuen antzinako olinpiar jokoez.

                Azaroak 25

  • Polikarpo Larrañaga apaiz eta ekintzaile sindikalistak hitzaldia eman zuen Arrateko Amabirjinaren kondairaz.

                Abenduak 1

  • Polikarpo Larrañaga apaiz eta ekintzaile sindikalistak hitzaldia eman zuen Arrateko elizaz.

                Abenduak 7

  • Karmelo Etxegaraik Pernando Amezketarrari buruz prestatutako hitzaldia irakurri zuen Antonio Fagogoak.

                Abenduak 14

  • Julia Fernandez Zabalak hitzaldia eman zuen euskal emakumeaz.

                Abenduak 21

  • Jose Olaizolak hitzaldia eman zuen txistuaz eta txistulariez.

1924

                Uztailak 13

  • Fernando Amezketarraren omenezko jaialdia bere sorterrian, Euskal Esnaleak antolaturik.

            Pernando Amezketarra

                Abenduak 7

  • Fernando Amezketarraren omenezko jaialdia Novedades aretoan.

1925

  • Jokoa debekatu egin zen Espainian. Kasinoa hutsik. Amaitua zen Belle Epoque delakoa.

                Apirilak 12

  • Romualdo Galdos jesuitak hitzaldia eman zuen Erroman ospatzen ari zen «urte deunaz».

                Apirilak 19

  • Jose Zinkunegi sendagileak hitzaldia eman zuen kirolaren on-gaitzez.

                Apirilak 26

  • Angel Bidaurrazaga sendagileak hitzaldia eman zuen begietatik gaitzak nola asmatu zitezkeen adierazteko.

                Irailak 29

1926

                Apirila

  • Argia asterokoak Txistu izeneko irakurgaia sortu zuen, komiki gisakoa, haurrentzako.

                Maiatzak 8

                Ekainak 25

                Uztaila

  • Donostiako udako festetan Semana Vasca delakoa egitea erabaki zen: aurreskua, meza, errebotea, arrauna, dantzak, erromeriak Lasarten eta Zubietan...

                Uztailak 25

  • Eusko Ikaskuntzaren IV. Batzarra Gasteizen, lanbide heziketaz.

            IV Congreso

1927

                Irailak 8

  • Iaz bezala, Semana Vasca delakoa oso atseginekoa izan zuten bertakoek eta udatiarrek: meza, dantza, pilota, arrauna, Donostiako Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak...

                Azaroak 26

  • Miarritzen 1926an egin zen dantza erakustaldian English Folk Dame Society-ko zenbait partaideren ezagutza egin zuen Antonio de Orueta dantzari donostiarrak. Ondorioz, gure dantzariak Londonen  izan ziren, Albert Hall antzoki ospetsuan brokel-dantza, makil-dantza, ezpata-dantza, arku-dantza, jorrai-dantza eta aurreskua dantzatzen. Hauek izan ziren artistak: Antonio de Orueta, Juan Caballero, Angel Azcona, Fernando Gaytan de Ayala, Ramon Brunet, Londaiz Quintana, Alfonso Mancisidor eta Ambrosio Echarri, denak ere etxe oneko semeak, Jose Lorenzo Pujana dantza-suspertzailea buru zutela. Udalak txistulariak bidali zituen: Secundino Martinez de Lecea, Julian Unanue eta Luis Castañeda, zuzendari Isidro Ansorena zutela. Londondarrak loriatan gelditu ziren, eta saioa oso berandu hasi bazen ere, jorrai-dantza berriz erakutsi behar izan zuten.

1928

                Maiatzak 1

  • Kirikiñok, Euzkadi egunkarian zuzentzen duen euskarazko atalean, Donostian argitaratzen zen Argia bezalako baten aldarria egiten du. Itxura guztien arabera, donostiarrek eskainiak zizkioten bost orrialde, bizkaieraz argitaratzeko. Asmoa, ordea, ez zen gauzatu.

            Euskerazko asterokoa

                Ekainak 24

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituen Bitoriako Diozesiako gotzai izendatu zuten Mateo Mujika. Barruti honetako lehen gotzai euskalduna izan zen.

                Irailak 4

  • I. Euskal Eguna, Zumarragan, Euskaltzaleak izeneko bazkunak antolaturik.

            Lizardiren kronika

1929

  • Eusko Ikaskuntzak Donostiak antolaturiko Udako Ikastaroetan aztertu zen, aurrenekoz, euskarazko egunkari baten posibilitatea.

                Apirilak 29

                Abuztuak 3

  • Bitor Garitaonaindia hil zen Donostian.

                Azaroak 27

  • Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jaio zen Antiguan.

1930

                Apirilak 24

  • Donostiako Orfeon Donostiarra abesbatzak Pablo Sorozabalek eginiko musikan kantatu zuen Nere maite polita zortziko ezaguna. Atsegin handiz eta txalo handiagoz hartu zuten entzuleek. 

                Ekainak 1

                Ekainak 6

  • Euskal Olerkiaren I. Eguna egin zen Errenterian, Euskaltzaleak bazkunak antolatuta. Lauaxeta gertatu zen garaile (Maitale Kutuna), euskal poesiaren aro modernoa hasiz: Lauaxeta, Orixe, Lizardi, Loidi, Tapia Perurena, Jakakortajarena, Zugasti, Arozena, Jauregi eta Labaienek aurkeztu zituzten beren lanak.

            Arraunketa

                Abuztuak 31

  • Eusko Ikaskuntzaren V. Batzarra Bergaran, euskal herri-arteaz. Bertan Manuel Lekuonak «Poesia oral vasca» hitzaldia eman zuen.

                Irailak 6

  • Día del niño euskaldun, Eusko Ikaskuntzaren Batzarraren barruan. Gauean, frontoian, Homenaje de la mujer al euskera.

1931

                Otsailak 7

                Maiatzak 27

  • Mirakrutzen, Pasaiako arrantzaleen manifestaldiaren aurkako karga Guardia Zibilak: 9 hildako eta 30 zauritu.

                Ekaina

  • Real Sociedad kirol elkarteko bazkideek, batzarrean bildurik, izen monarkikoa kendu eta «Donostia» hartzea erabaki zuten. Hurrengo denboraldian bigarren mailara jaitsiko zen futbol taldea. Merezitako zigorra, noski.

                Uztailak 22

                Abuztuak 26

  • «Bilingüismo escolar castellano-euskeldun» izeneko Kongresua Donostian, Salon Novedades-en. Lauehun eta gehiago parte-hartzaile.

                Irailak 18

  • Miguel de Unamunok Madrilgo Gorteetan:
            «Aquel ingenuo (Sabino Arana), aquel hombre abnegado llegó a decir en un momento: «si un maketo está ahogándose y te pide ayuda, contéstale: 'ez dakit erderaz', 'no entiendo castellano'.» Y él apenas sabía otra cosa, porque su lengua materna, lo que aprendió de su madre, era el castellano».
            Sabino Aranak, ordea, erdaldunek euskaldunekiko duten jokamoldea argitzeko erabili zuen adibide hori:
            «Si los bizkainos hubiésemos de conducirnos con los maketos como ellos se conducen con nosotros, tendríamos que observar esa inhumana moral, que es la que ellos practican».

                Urriak 2

  • Boto eskubidea eman zion emakumeari Espainiako Errepublikak.

                Urriak 26

  • Ricardo Barojaren hitzaldia Irungo institutuan. Sarrera gisa bere euskaraganako urruntasuna adierazi zuen, «mi padre cultivó la literatura vasca. Pero, después, una turba de curas, neos y pedantes lo estropeó todo». Beste zenbait baieztapenen artean «la semejanza perdura a través de los siglos entre la palabra vasca Basco, con B, y la palabra Bosque, Basko viene de basoko», bota zuen. Eta amaitzeko: «El vascuence se muere ante nosotros. El encantador idioma misterioso parpadea moribundo como una lámpara falta de aceite».

                Abendua

  • Aitzolek El Día egunkarian argitaratu zuen erantzun luze bat, atalka, Barojaren teoriak arbuiatuz.

            La muerte del euskera

1932

                Martxoak 2

  • Union Radio irratiak euskarazko irratsaio bat emititzen hasi zen, ordu bete astero: idazleen hitzaldi laburrak, txistulariak, abesbatzak... Joseba Zubimendi kazetari eta euskaltzale nekagaitza izan zen arduraduna.

                Ekainak 23

  • Madrilgo Gorteetan onartu egin zen, 191 botoz 112ren kontra, katalanaren ofizialtasuna gaztelaniarekin batera, hala Generalitatearekiko harremanetan nola Errepublikarekikoetan.

                Irailak 15

1934

                Urtarrila

                Maiatzak 6

  • I. Antzerki Eguna Donostian.

                Azaroak 27

  • El Diario Vasco agertu zen Donostian, monarkiko eta kontserbadorea.

1935

                Urtarrilak 20

1936

                Urtarrilak 19

                Ekainak 3

                Uztailak 18

  • Francisco Franco jenerala matxinatu egin zen Errepublikaren aurka, armadaren zati handi batekin eta ideario faxista baten atzean.

                Iraila

  • Zentsura ezarri zen. Oficina de Prensa y Propaganda delako ordezkaritzak ez zeukan hogeita hamabi orrialdeko liburuxken gaineko larderia besterik (azalak barne). Hortik goragoko lanak Madrilera bidali behar ziren.

                Iraila

  • Tropa faxistek euskal hiztegien erreketa publiko bat egin zuten Donostian.

                Irailak 13

  • Tropa faxistek Donostia hartu zuten.

                Urriak 15

  • Aitzol euskaltzalea atxilotu zuten Galerna itsasontzian. Ondarretako kartzelara eraman zuten. Bertako prentsa zigor eredugarria eskatzen hasi zen.

                Urriak 17

  • Aitzol fusilatua agertu zen Hernaniko hilerri bazterrean.

                Azaroa

  • Pintaketak: «Si eres patriota habla español... si no lo eres, fastídiate y háblalo también».

                Abenduak 24

  • Manuel Hedilla falangistaburu eta Junta de Mandoko kidearen hitzak diskurtso batean: «Hay personas en nuestra retaguardia que no encuentran trabajo mejor que hacer por nuestra Patria sino es el sembrar odio contra Cataluña y las Provincias Vascongadas».

1937

                Apirilak 7

                Apirilak 15

                Ekainak 15

  • Franco Donostian, Aieten. Bertako jauregia edukiko du, urte luzez, udako egoitza.

                Ekainak 23

  • Bizkaia eta Gipuzkoa «Probintzia traidoreak» izendatu zituen Francoren Gobernuak, Burgosen.

                Uztailak 30

  • Donostian ostatuz zegoen Joaquim Rivera enpresariak isuna jaso zuen gaztelaniaz ez aritzeagatik.

            En dialecto catalán

                Abuztuak 18

  • Arturo Campion idazlea hil zen Donostian.

                Abendua

  • Hamalau valentziar atxilotuak, Avenidako kafetegi batean dialekto debekatu batean hitz egiteagatik.

1938

  • 150.000 ziren exilioan zebiltzan euskal herritarrak, hauetako 13.000, haurrak.

                Urtarrila

                Abuztuak 6

  • Jose Montagut apaiz kataluniarraren artikulua, eleaniztasunaz.

            Mal remediable

                Abuztuak 12

  • Ministroen Agindu bat, honakoa adierazteko: «Se considerarán también nulas y sin valor legal las inscripciones que se hallen practicadas en idioma o dialecto distinto al idioma oficial castellano».

1939

                Urtarrila

  • Berrogeiko hamarkadaren amaiera arte iraungo zuten Habla el idioma del imperio zioten afixak agertu ziren.

                Martxoak 1

  • Ministerio de Educación Nacionalek testuliburutzat ezarritako batean irakurtzen ahal zen:
            «—Por qué decís que la lengua castellana será la lengua de la civilización del futuro?
            »— La lengua castellana será la lengua de la civilización del futuro porque el inglés y el francés, que con ella pudieron compartir esta función, son lenguas gastadas, que van camino de una disolución completa.
            »— ¿Se hablan en España otras lenguas más que la castellana?
            »— Puede decirse que en España se habla sólo la lengua castellana, pues aparte de ésta sólo se habla vascuence que, como la lengua única, sólo se emplea en algunos caseríos y quedó reducido a funciones de dialecto por su pobreza lingüística y filológica».

                Martxoak 16

                Apirilak 8

  • Lege berria: «Queda prohibido el empleo de términos de idiomas distintos del español para la nomenclatura de los hospedajes en España».

                Irailak 28

  • Joseba Zubimendi hil zen Kanbon.

                Urriak 10

  • Luis Mari Mujika jaio zen Lizartzan.

                Urriak 23

  • Nemesio Arizmendi Atarrene kazetari eta antzezle donostiarra hil zen Lapurdin.

            Faxistak Donostian

                Urriak 28

  • Gobernazioko ministroaren gutun-zirkularra euskal eta katalan diozesietako apezpiku eta administrari apostolikoei.

            Explicación del Evangelio

1940

                Martxoak 14

                Abuztuak 28

1941

                Martxoak 19

                Martxoak 22

  • Paulo Iztueta jaio zen Berastegin.

                Apirilak 23

                Maiatzak 27

1942

                Ekainak 15

                Urriak 9

  • Jose Angel Irigaray jaio zen Iruñean.

                Abenduak 10

  • Mikel Azurmendi jaio zen Donostian.

1944

                Apirilak 19

                Apirilak 21

  • Ramon Saizarbitoria jaio zen Donostian.

                Ekainak 2

  • Araudi notarial berria. Eskriturak derrigor egin behar ziren gaztelaniaz.

1945

                Urtarrilak 15

                Uztailak 17

1946

                Uztailak 11

  • Ibon Sarasola jaio zen.

1947

  • Antonio Labayenek Escenas Papeleras izeneko liburua argitaratu zuen, Tolosako eta inguruko paperolei buruzkoa. Guardia Zibilak edizio osoa erretiratu zuen. Dirudienez, ezin zen aipatu orduan erbestean zegoen Isaac Lopez-Mendizabal inprentariaren izena.

                Uztailak 1

1948

  • Radio San Sebastian-ek emandako Diario Hablado de Radio Nacional de España eten zen arratsaldeko ordubietan, eta honako mezua entzun zen euskaraz eta gaztelaniaz: «Hemen Euzkadi Irratia. Gaur Aberri Eguna. Jakinarazten dugu geu garela euskal herriaren autoritate legezkoa».

                Urtarrila

  • Egan aldizkaria sortu zuten Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkartekoek Diputazioaren babespean, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaraz Emeterio Arrese, Federiko Krutwig, Salbatore Mitxelena hasi ziren.

                Irailak 30

                Urriak 30

  • Rafa Egiguren jaio zen Hernanin.

1949

                Abuztuak 27

                Iraila

  • Hizkuntza pre-erromanikoei buruzko ikastaroa Donostian.

                Urriak 26

  • Joxe Austin Arrieta jaio zen.

1950

  • Gipuzkoak 374.040 biztanle zituen.

                Urtarrilak 29

  • Julio de Urquijo euskaltzale handia hil zen Donostian. Monarkikoa, politikoki antiabertzalea, euskararen inguruko ikerketei maila akademikoa eman zien RIEV aldizkariaren bitartez. Bere liburutegia eta euskarari lotutako bere agiri pertsonalak Gipuzkoako Diputazioari eman zizkion.

                Apirilak 20

                Abendua

  • «Joxe Migel eta Don Antonio» saioa hasi zuten euskaraz La Voz de Guipuzkoa falangisten irratian Enrike Zurutuza Azpeitiko albaitariak eta Manu Oñatibia oiartzuarrak. Donostiako falangisten buruorde eta Aurrezki Kutxa Munizipaleko zuzendari zen Lanfus jaunari esker sortu ahal izan zen saioa, erakunde honek babestu baitzuen ekonomikoki. Baserritarrei zuzendua zen, baina gisa guztietako entzuleek jarraitu zuten saioa, urteetan.

1951

                Apirilak 14

  • Errepublika Espainolaren Eguna, igandea. Herritarrek ez zituzten tranbiak hartu, ez ziren tabernetan eta zinemetan sartu.

                Apirilak 23

  • Aste osoan luzatuko zen greba orokorra, baketsua. Atxiloketa ugari. Zigor ekonomikoak. Enpresariek kenketa egin zieten langileei soldatetan. Errepresio gogorra.

                Abenduak 23

  • Educación y Descanso izeneko erakunde falangistak antolaturiko Literatur Lehiaketaren Sari banaketa Antzoki Zarrean, orain Teatro Principal. Antzokia bandera espainolez josia, akto patriotiko bat. Autoritateek alde egin zutelarik, Antonio Arrue karlistak euskarazko diskurtso bat egin zuen. Koadro artistikoko kideek alde egin zuten protesta gisa, giro falangistagatik.

1952

  • Urte honetan eraiki zen Donostiako Apaiztegia. Laurehun ikasle izateraino iritsi zen. Oro har, euskaltzaletasun gunea bilakatuko zen, eta Gipuzkoako gazteriaren zati baten topaleku.

                Uztailak 26

  • Semana Vasca izenekoa Donostian. Pregoia Jose M< de Areilzak egin zuen udaletxe zaharreko balkoitik, guztiz gerrakoa eta beligerantea.

                Uztailak 29

  • El Diario Vascok aldatua eta erreferentzia gogorrenak kenduta argitaratu zuen Areilzaren pregoia.

1953

  • Euskal Izkera eta Iztunde Ikastola zabaldu zen berriro, Maria Dolores Agirreren zuzendaritzapean. Bigarren aro honetan, ordea, ez zuen edukiko gerraurreko arrakasta. Giroa bestelakoa zen.

  • Euskal Jaiak antolatzen hasi ahal izan ziren donostiarrak, espantu handirik gabe: pregoiren bat eta bertsolariak.

                Urtarrila

  • Antonio Arruek, Aingeru Irigarayk eta Luis Mitxelenak hartu zuten Egan aldizkariaren zuzendaritza, eta euskara hutsekoa bihurtu zuten. Mitxelean 1987an hil zen arte 55 ale kaleratuko zituzten, eta bertan kolaboratu zuten gerraondoko idazlerik garrantzitsuenak: Gabriel Aresti, Jon Etxaide, Jon Mirande, Txillardegi...

1955

  • Elbira Zipitriaren laguntzaile ibilitako Karmele Esnalek areto bat alokatu zuen Pedro Egaña kalean klaseak euskaraz emateko. Zazpi haurrekin hasi zen.

                Abendua

  • Seminarista talde batek euskarazko eskolak ezartzea eskatu zien Erretoreari eta Gotzainari. Jesus Gaztañagak eta Lukas Dorronsorok idatzitako gutuna entregatu zieten. Hau izan zen erretorearen erantzuna: «El vascuence es un medio para llegar a las almas y basta con que entiendan. En cambio, el castellano hay que cultivarlo porque de ahí viene la cultura y el prestigio del sacerdote».

1956

                Apirilak 11

                Ekainak 12

  • Felipe Juaristi jaio zen Azkoitian.

                Irailak 23

  • I. Euskal Batzar Orokorra (Congreso Mundial Vasco), Parisen, Palays d'Orsay Hotelean, urriaren aurrena arte.

1957

  • Zentsurak agindu zuen guerra civil terminoaren ordez erabil zitezela Guerra de Liberación, Cruzada eta Cruzada de Liberación.

                Ekainak 8

  • Erregistro Zibilaren legeak agindu zuen espainiar guztiek espainierazko izena izan behar zutela.

                Uztaila

1958

                Irailak 23

  • Baserritarren manifestaldia Donostian esne-salmentaren monopolioaren aurka.

1960

  • Santo Tomas Lizeoa sortu zen.

  • Gipuzkoak 478.337 biztanle zituen. Azken hamar urteetan 104.297 biztanlez handitu zen, urteko %2'78 hazkundearekin. Hamar urte hauetan, 48.565 etorkin hartu zituen: hazkunde bejetatiboz adina handitu zen hazkunde migratorioz.

                Abuztuak 21

                Abenduak 18

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia Victoria Eugenia antzokian, gerraondoko  lehena. Basarri garaile: Euskaltzaindiaren txapela eta hamar mila pezeta, gobernadore jaunaren kopa eta Donostiako Joyería Astrain-ek emandako pattar-ontzi boltsan eramatekoa. Uztapide bigarren. Jon Azpillaga hirugarren, 25 urteko.

            Campeonato Mundial

1961

                Abuztuak 9

  • Nikolas Ormaetxea, Orixe, hil zen Añorgan.

1962

                Urtarrilak 9

  • Bernardo eta Mariano Estornes Lasa anaiek ordura arte Zarauzko Itxaropenaren babespean jardundako Editorial Auñamendi legeztatu zuten.

                Azaroa

  • Gipuzkoan egiten ziren merkatuen berri euskaraz ere ematen hasi zen, ostegunero, El Diario Vasco egunkaria

                Abenduak 30

1963

  • Zeruko Argia aldizkaria Donostiara lekutu zen, eta asterokoa bilakatu. Honek berebiziko garrantzia izango zuen euskal kazetaritza modernoaren sorreran.

  • Gipuzkoak 191.126 biztanle aktibo zituen. Hauetatik, %58'6 industrian ari zen. Gipuzkoa industriala zen batez ere. Donostiak Altzan, Añorgan, Herreran eta Ibaetan zeuzkan lantegi nagusiak.

1964

  • Donostiako Udalak turismoari zuzendutako kanpaina handi bat egin zuen, Sonría por favor leloa erabiliz bazter guztietan eta hainbat hizkuntzatan. Baita euskaraz ere: «Irripar egizu arren». Sarkasmo hutsa zen.

  • Jarrai antzerki taldea sortu zen Donostian, Iñaki Beobidek sustatua eta zuzendua. Jarraik berebiziko garrantzia eduki zuen antzerkiaren berriztapenean, Europako eta Ameriketako autore garaikideen eta bertako autore gazteen lanak emanez, Gabriel Arestirenak bereziki, proposamen estetiko berrizale batean.

                Maiatzak 13

                Irailak 27

  • Jazinto Karraskedo Olarraren Garo usaia jokatu zen Antzoki Zarrean.

1965

  • I. Liburu eta Diska Azoka, Durangon.

                Urtarrilak 1

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia Anoeta frontoian. Uztapide garaile: Euskaltzaindiaren txapela eta hamar mila pezeta, Informacion y Turismo ministroaren kopa, Franderia pentsu etxeak emandako magnetofoia, Donostiako eta Gipuzkoako kutxek emandako bi mila eta mila pezeta. Lazkao Txiki bigarren.

                Maiatzak 1

  • Errepresio basatia Bulebarrean bildutakoei. Donostiako falangista ezagunak porrarien artean.

                Uztailak 2

                Abuztuak 13

  • Beste mundukoak eta zoro bat mustu zen Donostian. Gabriel Arestiren lan honekin, euskal teatro berria hasten zela esan zuen Xabier Lete aktore eta kritikari gazteak.

                Urria

  • Arocena, Bizkarrondo, Gracenea eta Tapia pintore gazteek erakusketa kolektibo bat aurkeztu zuten San Telmo Museoan. Ur eman zioten izena taldeari, Urteberriko ohituran oinarrituta («Ur goiena, Ur barrena, Urteberri egun ona»).

1966

                Urtarrila

  • Jarrai antzerki taldeko inguruko gazteek, Rikardo Arregiren eraginez, helduen alfabetatzerako kanpaina bat aurkeztu zuten Euskaltzaindian. Begoña Arregik, Arantxa Saizarbitoriak eta Mari Karmen Garmendiak hartu zuten lehen ardura.

                Urtarrilak 23

                Apirila

  • Pintura erakusketa garrantzitsuak egin ziren Hego Euskal Herrian, eta hainbat talde plazaratu zen: Orain Araban, Gaur Gipuzkoan, Emen Bizkaian eta Danok Nafarroan. Euskararen erabilera sinbolikoa zuten, erdaraz titulatu zituzten beti beren lanak.

            Gaur taldea

                Uztailak 6

  • Donostiako La Voz de España egunkariak euskarazko atal bati ekin zion, Basarriren eskutik: «Nere bordatxotik/Mi atalaya montañera». Atal hau El Día egunkari abertzalean sortua zuen Basarrik berak gerraurrean. Euskal Herrian egunero euskaraz aterako zen atal bakarra izan zen urteetan.

1967

  • Helduen alfabetatzerako lehen ikastaroa eman zen uda honetan Donostian, irakasle izango zirenei zuzendua. Berrogeita hamar ikasle. Bi urteren buruan 200 irakasle trebatuko zituzten, 3.000 ikaslerentzat.

  • Pablo Sorozabalen Gernika obra argitaratu zen, «euskal martxa funebrea».

                Apirilak 14

  • Errepublikaren Eguna eta Aberri Eguna. Donostiarako zen Aberri Egunako elkarretaratzea. Polizia zaldiz eta bi helikoptero. Tranbiak hartzeko eta zubiak iragateko ere nortasun agiria erakutsi behar zen. Hiria militarki hartua.

                Maiatzak 23

  • Eliza Ebanjelikoak kapera mustu zuen. Kantu guztiak euskaraz.

                Ekainak 11

                Ekainak 27

  • Iñaki Sarasketa heriotzera kondenatua. Jende ilara luzeak telegramak bidaltzeko Gobernazio ministroari.

                Ekainak 28

  • Iñaki Sarasketa indultatua.

                Uztailak 14

  • Miguel Angel Asturias azken Literatur Nobel-Saridunak Hispanoamérica a la hora de la novela hitzaldia egin zuen Ateneo Guipuzcoano aretoan, agintari zibil eta militarrak entzule zituela.

            Creo en la libertad

                Abuztuak 5

  • Salbuespen Egoera Gipuzkoan.

1968

  • Gordailu argitaletxea sortu zen, ikastolen beharretarako.

                Urtarrila

  • Bertso Eguna sortu zen, Donostian urtero egingo zen jaialdia.

1969

  • Uda honetan txikien eskoletako andereñoentzat ikastaro berezia antolatu zen Donostian, hezkuntza lege berriak jatorrizko hizkuntza irakastea ahalbidetzen zuela eta. Rosa Sensat erakunde kataluniarrekoek eman zituzten klaseak, euskara Jon Oñatibiak.

  • Auñamendi argitaletxearen Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco izeneko obra hasi zen editatzen, egun ere jarraitzen duena. Ezinbesteko lana gure kulturaren berri izateko.

  • Lur argitaletxea sortu zen, Enrike Villarrek kudeatua Ramon Saizarbitoriaren laguntzarekin. Berebiziko garrantzia eduki zuen editorial honek: literatura berria plazaratuko zuen, Arestiren hainbat lanekin batera, eta ezkerreko zenbait klasikoren itzulpenak.

  • Irakur Sail argitaletxea sortu zen, liburu dibulgatiboak argitaratzeko helburuarekin.

                Martxoak 28

  • Ministro Kontseiluak 1939ko apirilaren aurrenaz lehenagoko delituak preskribatzea erabaki zuen. Honek ez zekarren erbesteratuen itzultzea, delituak bai baina sententziak ez baitziren preskribatzen hogeita hamabost urteren buruan baizik.

                Apirilak 30

  • Seaska sortu zen, Laburdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoko ikastola guztien batasuna.

1970

                Apirilak 17

  • Espainiako Gorteek lege testu bat egin zuten: eskolaurreko heziketan bertako hizkuntzak erabili ahal izango ziren eskualde elebidunetan.

                Abuztuak 4

                Irailak 8

  • Orixe ikastolak legeztapena lortu zuen. Lehena izan zen Donostian, eta lau irakaslek hezitzen zituzten bederatzi urte bitarteko 80 ikaslerekin hasi zen.

                Irailak 13

  • La Voz de España egunkariak tropa faxisten sarrera oroitarazi zuen, ez ordea garai bateko garaitzakeriaz: «Aquella ciudad patéticamente solitaria del 13 de septiembre del 36, en la que solo quedamos, no diré si los mejores o los peores, pero sí los más fieles».

                Irailak 18

  • Joseba Elosegi gudari oihiak bere burua bota zuen sutan Francoren aurrean Anoeta frontoian «Gora Euskadi Askatuta!» oihukatuz.

                Azaroa

  • Burgosko Epaiketa izenaz ezagutuko den gerra-kontseilua hasi zen: bederatzi heriotza zigor eskatu zituen fiskalak sei akusaturentzat.

                Abenduak 1

  • Donostiako kontsul alemana, Eugene Beihl, ETAk bahitua epaituen bizia bermatzeko.

                Abenduak 3

  • Greba orokorra Euskal Herrian, Burgosko Epaiketagatik.

                Abenduak 4

  • Salbuespen egoera Gipuzkoan hiru hilabetez. Atxiloketa ugari.

                Abenduak 14

  • Salbuespen egoera estatu osoan.

            Bi anaiak

                Abenduak 22

  • Antonio Goñik bere buruaz beste egin zuen polizia komisaldegian hiru egun pasa ondoren.

                Abenduak 25

  • Eugene Beihl liberatua, Alemanian.

                Abenduak 28

  • Heriotza-zigorra Burgosko epaiketako sei euskalduni.

                Abenduak 30

  • Burgoskoak indultaturik.

1971

                Otsailak 5

  • Salbuespen egoera altxa zen estatu espainolean, baina Gipuzkoan indarge utzi zen Espainiarren Foruaren 18. artikulua, atxilotuak 72 ordu baino gehiago erretenitu ahal izateko.

            Salbuespen egoeran

                Otsailak 5

  • Iñaki Viar Etxeberria errugabetzat jo zuen epaileak TOPeko lehendakariari desobedienzia larria egiteaz, euskaraz deklaratu izanagatik urtebete lehenago.

                Maiatzak 31

  • La Hoja del Lunes egunkariak euskarazko sekzio bat hasi zuen, Jose de Artecherena. Honek hala dio bere lanaz: «Temas por encima de las gramatiquerías de los estúpidos gramáticos. Los modernos gramáticos del vasco son el imán de lo peor de nuestro pueblo. ¡Qué hastío!»

                Ekainak 19

  • Espainiako Irakaskuntza Lege berriak auzi gogorra jarri zien ikastolei, oinarrizko heziketa osoa eman behar zutelako, edo eskolaurreko heziketara mugatu. Orixe, Ikasbide, Jakintza, Martutene eta Zurriola ikastolek Joxe Migel Barandiaran Lizeoa sortzea erabaki zuten, traba hau gainditzearren.

                Ekainak 24

  • Desakato eta irainengatik epaitu zituzten hiru ETAkide gerra kontseiluan, epaiketa militar batean euskaraz deklaratzeagatik. Jose Ignazio Etxeberria, Juan Jose Vega, Bingen Zuriarrain.

                Irailak 23

  • Jose de Arteche idazlea hil zen. Obra guztia erdaraz idatzi zuen, euskaraz zenbait artikulu eta irratsaio. Trajedian bizi izan zituen bere azken urteak, gaztetako abertzaletasunari uko eginik gerran hartu zuen alderdiak berak nolako bidegabekeriak egiten zituen ikusita. erlijioagatik Francoren alde borrokatua, bentzututzat zeukan bere burua. Gune euskaltzale bat sortu zen bere inguruan, Diputazioko liburutegian.

            Terminé por aceptar plenamente

1972

  • Elhuyar kultur taldea sortu zuten zenbait ikaslek Donostian, euskara transmisio zientifikorako erabiltzeko helburuarekin. Geroago, izen bereko aldizkaria argitaratzen hasi ziren, berebiziko garrantzia izan zuena zientzia hizkeraren garapen eta malgutzean.

                Martxoa

                Uztailak 20

  • Zorion baten zainak (Gorka Trintxerperena) poema liburua bahiturik.

            Gogoan dudana

1973

                Abuztuak 11

  • Bi lehergailuk egin zuten eztanda Kresala elkarte euskaltzalean. Hirugarren atentatua zuten.

                Azaroak 14

  • Bilboko Apaiztegi nagusiko lehen batzar orokorrean bildutakoek erabaki zuten 74-75 ikasturtetik aurrera, Bilboko diozesian apaizgoa egiteko euskararen ezagutza baitezpadakoa zela. Añoveros apezpikua ados egon zen, eta Apezpikutzaren Buletin Ofizialean argitaratu zuen euskararen aldeko eliz-lege hau.

1975

  • Euskararen prestijioa gero eta handiagoa ari zen egiten: ikastola ez zen Mariaren Bihotzeko ikasleek (850) hiru-lau ordu zeuzkaten astero euskara ikasteko.

                Abuztuak 4

  • Harkaitz Cano jaio zen Lasarte-Orian.

1976

  • «Bergarako Alkateak» izeneko udal mordoek foruen berreskuratzea aldarrikatu zuten, besteak beste.

  • Panpina Ustela, Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek eginiko aldizkaria, bahiturik.

                Otsaila

  • Bilintx liburudenda zabaldu zen Fermin Calbeton kalean, euskal gaietan berezitua. Gertakari garrantzitsua izan zen, eta Herri Irratiak zuzenean eman zuen dendaren mustea. Euskal publikoaren erreferentzia bihurtuko zen.

                Martxoak 27

                Maiatza

  • ilazki euskaltegia zabaldu zen Amara Zaharreko Landetxe Gau Eskolan,7 irakasle eta 70 ikaslerekin.

            Urrun

                Uztaila

  • Symposium bat antolatu zen Donostian elebitasunaz. Gonbidatuen artean, Arieh Shoval jauna, Israelgo Heziketa Ministerioko zuzendariordea.

                Azaroak 20

  • Erein eskola liburu eta literatur argitaletxea sortu zuten Donostian zenbait euskaltzalek eta idazlek: Asentxio Hondartzabal, Anjel Lertxundi, Julen Lizundia...

                Abenduak 5

  • Real Sociedad-Athletic derbya Atotxan: Iribar (Athletic) eta Kortabarria (Real Sociedad) jokalariek oraindik legezkoa ez zen ikurriña atera zuten zelaira.

1977

  • Lenguas nativas izenekoak irakaskuntzan erabili ahal izateko dekretua.

  • Lenguas regionales izenekoak arautzeko dekretua.

  • Euskaltzale eta euskararen profesional talde batek Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea (UZEI) sortu zuen Donostian. Erakunde honek lan garrantzitsua egingo zuen euskararen hiztegiaren garapenean.

  • Elkar argitaletxea abiatu zen Bilintx-Zabaltzen nukleotik, euskal editorialetan handiena izango zena.

                Urtarrilak 22

  • Manifestazio jendetsua Donostian, euskararen ofizialtasuna eskatzeko: «Estaduak zorrak ditu Euskal Herriarekiko. Zerga bidez jasotzen duen dirua euskal kulturan zertan inbertitu behar duen esan nahi diogu, eta ez hemendik 10 urtera, baizik eta orain, 1977 urtean zertan inbertitu behar duen. Eta hori hiru sailetan: irakaskuntzan, komunikabide ofizialetan eta administrazioan».

                Irailak 29

  • Egin egunkaria sortu zen, abertzalea eta ezkerrekoa. Gehiena gaztelaniaz agertuko zuen, eta euskarazkoa era diglosikoan tematikaz.

1978

  • EHE, Euskal Herrian Euskaraz elkartea sortu zen Donostian, euskararen gutxiespen-egoera salatu, euskararen berreskurapena ziurtatuko duen hizkuntz plangintza orokorra eskatu eta euskarak maila guztietan normalkuntza soziala lortzeko helburuarekin.

                Ekaina

                Urriak 21

  • Hamabost mila lagun manifestatu ziren Donostian, irratien frenkuentzia eta autonomia murriztu nahi zuen legearen aurka.

                Azaroak 3

  • Lege berriaren aginduz, Bilboko eta Donostiako Herri Irratiek frekuentzia murritzagoan jardun beharko zuten, eta Espainiako katea zentralaren menpe (Cope).

1979

                Apirilak 20

  • Espainiako Errege Agiria, euskara Hezkuntza Sisteman ezartzeko baldintzak ezarriz.

                Ekainak 3

  • Gladys del Estal manifestari antinuklearra hil zuen Guardia Zibilak Tuteran. Herritarrek Gladisenea bataiatu zuten Mandasko Dukeak utzitako Cristina-enea parkea.

                Azaroak 4

  • Euskal Herrian Euskaraz taldearen agerpen publikoa Durangoko Euskal Disko eta Liburuen Azokan.

1980

  • Xaguxarra aldizkari literarioa argitaratu zuten Txema Larreak eta Josu Zabaletak. Bi ale aterako zituzten.

  • Kaputxinoen jabetzakoa zen Zeruko Argia aldizkaria kooperatiba idazle eta kazetari talde batek eskuratu zuen, eta Argia bilakatu. Hasieran Okendo kaleko egoitza zaharrean jarraitu zuten, baina gero Mundaizko bidera aldatu ziren.

                Urtarrilak 6

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia Donostian, Xabier Amuriza txapeldun.

                Otsaila

  • Susa izeneko literatur aldizkaria argitaratu zuten EUTGko zenbait ikaslek: Mikel Antza, Josu Landa... Hogeita hamar ale argitaratuko zituzten 1994 bitartean.

                Otsailak 17

  • La Voz de España egunkaria desagertu zen.

                Apirilak 24

  • Erbesteko Eusko Jaurlaritza desegin eta berria eratu zen, Karlos Garaikoetxea lehendakari zela. Ramon labaien donostiarra izendatu zuen Kultur Kontsailari, eta honen agintaldian sortu ziren ETB, Euskadi Irratia, Euskadiko Orkestra, HABE...

                Maiatza

  • Oh! Euzkadi izeneko literatur eta kritika aldizkaria argitaratu zuten hainbat idazle donostiarrek: Gotzon Egia, Ramon Etxezarreta, Mikel Hz. Abaitua, Koldo Izagirre, Joxean Muñoz, Lurdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria... Hamasei ale argitaratuko zituzten 1983ko martxoa bitartean.

1981

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko subentzioek sustatuta, euskarazko irratsaio luzeak ematen hasi ziren Donostiako hiru irrati: Donostia-Loiolako Herri Irratia, Radio San Sebastián eta Radiocadena (La Voz de Guipúzcoa).

                Otsaila

                Iraila

  • Porrontxo santu zibil bekatari sudurrandia patroi hartuta, festak antolatzea erabaki zuten egiatarrek. Urteen poderioz, Donostiako festarik herritarrenak bihurtuko ziren.

1982

                Urtarrilak 27

1983

  • Susa aldizkariak liburugintzari ekin zion. Argitaletxe honek ahalegin berezia egingo zuen idazle gazte eta ezezagunen lanak argitaratzeko, idazle-sortzaile bihurtuz.

                Urtarrilak 1

                Urria

  • Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen festa, Donostia hiri barnean ospatu zen. Ordura arteko jendetzarik handiena.

                Azaroak 28

  • Aingeru Irigaray hil zen Donostian.

                Abendua

  • Gipuzkoako Foru Diputazioaren aginduz Siadeco soziologia enpresak egindako Gipuzkoako azterketa soziolinguistikoa argitaratu zen. Euskara mintzatuaren presentzia leku publikoetan honelakoa zen adinaren arabera:
           
            Adinekoen artean, Ezagupidea %62,0, Erabilpena %36,2
            Helduen artean, Ezagupidea %57,7, Erabilpena %25,3
            Haurren artean, Ezagupidea %56,5, Erabilpena %25,6
            Gazteen artean, Ezagupidea %56,1, Erabilpena %16,4
           
            Gipuzkoako eskualde erdaldudenak hauek ziren: Bidasoa Behea, Oarsoaldea, Donostia eta Goierri Garaia.

1985

                Apirilak 8

                Uztaila

  • Literatur Gazeta aldizkaria argitaratu zuen La Primitiva Casa Baroja argitaldariak Felipe Juaristiren eraginez. Hamaika ale aterako zituzten  1989ko apirila bitartean.

                Azaroak 20

  • Francoren heriotzaren hamargarren urteurren honetan lehergailu batek eztanda egin zuen Bilintx liburudendan. Kalte material handiak.

1986

                Urtarrila

  • Udalak Siadeco enpresari agindutako azterketa soziolinguistikoaren laburpena plazaratu zuen Euskararen Udal Patronatuak: euskaraz ongi hitz egiten zuten donostiarrak %26'5 ziren; zerbait hitz egiten zutenak %19'0; euskaraz ezer ez zekitenak %55. Gutxien egiten eta zagutzen zuen taldea, gazteena zen.

                Azaroak 6

  • Lergailu batek eztanda egin zuen Bilintx liburudendan. Julen Elgorriaga gobernadorearen hitzak: «El hecho se considera de naturaleza político-social».

1987

                Otsailak 14

                Martxoak 26

  • ETBk Miramongo zentro berria zabaldu zuen.

                Ekainak 8

  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehen batzar nagusia Donostian.

                Urriak 11

  • Jose Estornes Lasa hil zen.

                Abenduak 26

  • Pablo Sorozabal hil zen Madrilen.

1989

  • Gillermo Etxeberriak eta Luis Mari Mujikak hartu zuten Egan aldizkariaren zuzendaritza, urte bete argitaratu gabe egon ondoren.

                Martxoak 16

  • Jesus Maria Leizaola hil zen.

1992

                Otsailak 12

  • Joxe Migel Zumalabe Mendiburu euskaltzain urgazlea hil zen.

                Martxoak 3

  • Hogei euskarazko liburu braillez kaleratu ziren lehen aldiz.

                Apirila

                Apirilak 5

  • Miren Azkarate donostiarra  lehen emakumezkoa euskaltzain osoetan.

1993

  • Joxemi Zumalabe Goenaga idazle eta euskaltzain urgazlea hil zen. Euskaldunon Egunkaria kazetaren sortzaile eta eragile nagusia izan zen.

1994

  • Bilintx liburudenda «Megadenda» bihurtu zen: euskal produktuak agerian eta eskura jartzeko sortu zenak berak zokoratuko zituen piskanaka, salmenta gordinaren eta erakustegien alokairuaren politikaz. Gauza bera gertatua zen gainerako saltegi handi guztietan.

                Apirilak 25

  • Irutxulo izeneko astekaria sortu zuen Bagera elkarteak, donostiar euskaldunentzat. Zazpi mila aleko tirada zuen, eta 30.000 irakurle izatera iritsiko zen.

1995

  • Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen festa, bigarrenez Donostian, Gros eta Ulia auzoetan barrena, 100.000 partehartzailerekin.

  • Orixe Saria antolatu zuten Añorgako euskaltzaleek, bertsolari gazteentzako. Gero eta garrantzi handiagoa hartuko zuen urtez urte.

1996

                Martxoak 3

  • Jose Maria Aznar (PP) hautatu zuten Madrilgo diputatuek Espainiako lehendakari, PNVren aldeko botoekin. Zortzi urte iraun zuen hartan, Francoz geroztik euskarari eta euskararen inguruko ekimen eta erakunde orori egin zitzaizkion erasorik handienak egiten. Espainiako ia hedabide guztiek kolaboratu zuten euskararen mesprezatze eta kriminalizatzean.

                Irailak 17

  • Prestaketa eta eztabaida prozesu luze baten ondoren, Donostiako Udal Plenoak Euskararen Erabileraren Hizkuntza Normalkuntza Donostian Bideratzeko Plan Orokorra onartu zuen, ezein alderdiren aurkakotasunik gabe, baina EAJren eta PPren abstentzioaz. Donostia benetan hiri elebiduna izatea lortu nahi duen Plan honen helburua hiria osatzen duten indar guztien elkarlana eta koordinazioa bultzatuko duen marko zabal bat bideratzea da, hiri mailako hizkuntza politika adostasunean eta ahalegin bateratuetan oinarritu dadin.

1997

                Ekainak 1

  • Euriteek eragindako uholdeak milaka eta milaka liburu eta disko hondatu zituen Erein eta Elkar argitaletxeetan, eta batez ere Zabaltzen izeneko zabalkunde-enpresan.

                Abenduak 30

1998

                Martxoak 1

                Ekaina

  • EAEko Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, 1998-99 ikasturterako sare publikoan ikasiko zuten Donostiako hiru urteko haurretatik bakar batek ere ez zuen izena A eredu erdaldunean eman. Datu honek, Donostiako guraso gazteek euskarari zioten atxikimenduaz gainera, gure hizkuntzak hartu zuen prestijioaren berri ere ematen du.

                Ekainak 30

  • Jon Etxaide hil zen. Gerraondoko idazlerik garrantzitsuena, garai gogorrenetan nobelagintza historikoa goratzea lortu zuen (Alostorrea, Joanak joan, Gorrotoa lege).

1999

                Maiatza

                Ekainak 17

  • Frantziako Kontseilu Konstituzionalak baztertu egin zuen Hizkuntza Gutxituen Eurokarta, Frantziaren zatiezintasuna auzitan jartzen omen zuelako, eta bizitza publikoan frantsesa ez den hizkuntza batean mintzatzeak biztanleen berdintasuna ez omen duelako errespetatzen.

                Ekainak 19

  • Espainiako Auzitegi Gorenak sententzia eman zuen esanez udalek euskara hutsez jardutea ez zela legezkoa. Aizarnazabalgo udalak euskaraz jarduteko erabakiaren kontra zen sententzia, erdaldunak diskriminatzen zirela argudiatuz. Alabaina, eskatzen zuen orok eskura zezakeen udalaren edozein dokumentu gaztelaniaz. Familia bakarra zegoen euskaraz ez zekiena Aizarnazabalen.

2000

                Maiatzak 13

                Ekainak 11

  • Euskal Eskola Publikoaren IX. jaia egin zen Anoetan, 100.000 pertsona inguru bilduz.

                Ekainak 13

  • Euskara Gizarte Erakundeen Kontseiluaren «Bai euskarari» ziurtagiria jaso zuten Miramongo Teknologia Parkean 425 gizarte eragilek. Ziurtagiria jaso zutenen artean Donostiako hainbat elkarte zeuden, besteak beste Garbera merkataritza gunea, Lacunza hizkuntza akademia, Jazzaldia, Matia Fundazioa, Real Sociedad futbol elkartea... Plan Estrategikoko konpromisoak betetzea hitzartu zuten jasotzaileek.

                Uztailak 18

  • Donostiako udalbatzarrak baietza eman zion, PPren kontrako boto bakarraz, funtzionarien euskalduntze planaren bigarren atalari. Udal funtzionarien % 45ak 2002ko abendurako euskaraz jakitea zuen helburu plangintzak.

                Irailak 26

  • Donostian egindako prentsaurrekoan, Kontseiluko arduradunek «Bai Euskarari Akordioa» udalerrietara aurkezteko plana aurkeztu zuten.

                Azaroa

  • Gaztetxulo hilabetekaria plazaratu zuen Irutxulo aldizkariak, gazteei zuzenduriko aldizkaria, eta arrakasta handia edukiko zuena.

            Gaztetxulo

                Azaroak 8

  • Multimedia eta Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Topaketa hasi zen Donostian.

                Abenduak 14

  • Donostiako Udalak Euskararen Plan Orokorra jarri zuen herritarren eskura, ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko. Planaren arabera, berrehunen bat ekintza egingo ziren hurrengo bost urteetan, eta 1.546 milioi pezetako aurrekontua bideratu zen horretarako.

2001

                Urtarrilak 22

  • Gipuzkoko Eskola Publikoko Gurasoen Federazioak eta Ipar Euskal Herriko Eskola Publikoko Gurasoen Federazioak, Ikasbik, Euskal Herri osoan banatzekoa zen Nanai hilabetekaria aurkeztu zuten Amara Berriko Katalina Erauso ikastetxean.

                Urtarrilak 23

  • Igara auzoan dagoen Zabaltzen izeneko enpresa banatzailearen egoitzan sartu zen Espainiako Polizia Baltasar Garzon epailearen aginduz, banatzaileak ETArekin zerikusia zuelakoan. Dokumentazio ugari eraman zuten.

                Martxoak 17

  • Amara Berriko AEK euskaltegiko ateak eta leihoak harrikatu zituzten gauez, kristalak apurtuz. Laugarren erasoa zuten denbora laburrean.

                Maiatzak 26

  • Euskaltzaleen Eguna egin zen Santa Klara uhartean, Donostiako 47 talde biltzen dituen Batzen elkarguneak antolatuta. Ideia ona, garai batean legenardunak bertara desterratzen zirela kontuan hartzen badugu.

                Urriak 29

  • Baltasar Garzon epaileak auto bat argitaratu zuen, Zabaltzen enpresa banatzaileak ETArekin zerikusirik ez zeukala argituz.

                Urriak 30

  • Euskal Herrian Euskaraz erakundeko lau gazte epaitu zituzten Donostian, Hezkuntza Sailari ikasleak euskaldundu beharra dagoela oroitarazteko kartelak paratzeagatik. Gazteok euskaraz hitz egin nahi izan zuten epaiketan, baina debekatu egin zitzaien.

                Abenduak 13

2002

                Otsailak 21

  • Estephen Wurm ikertzaileak Unesko erakundearen manuz egindako txostenaren arabera, arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasaren barruan zegoen euskara. Desagertzeko arriskua areagotu egiten zuen Iparraldean, hemen arriskua larria zela nabarmenduz.

                Apirilak 10

  • Txalaka elkarteak antolatuta, Altzako Bertso Astea abiatu zen: hitzaldiak, ikuskizunak, bertso saioak.

                Ekainak 7

  • Euskararen kale Erabileraren IV. Neurketaren emaitzak jakinarazi zituen SEI soziolinguistika elkartea. Gipuzkoan eta Bizkaian igo egin zen kale erabilera, eta Araban bakarrik murriztu. Donostian ere gorantza egin zuen kale erabilerak, eta haurren eta gazteen multzoak izan ziren mintzaile ugarienak zituztenak.

                Uztailak 9

  • Urteetako errezeloak, trabak eta ezin ulertuak gaindituz, AEK herri onurako elkartea izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.

                Uztailak 10

  • Donostiako Plan Orokorraren barruan Euskararen Ekimen Estrategikoak  egindako bidearen balorazioa egin zuten Kontseiluko kideek. Planaren ekintzetatik %32 besterik bideratu ahal izan ez bazen ere, balorazio orokorra «oso positibotzat» hartu zuten.

                Azaroak 18

2003

                Otsailak 14

  • Eusko Jaurlaritzak sei urte lehengo egin eta gordean edukitako ikerketa baten arabera, 2.051 urtean Iparraldean euskara «desagertzear» egongo dela jakinarazi zen.

                Otsailak 20

  • Aspaldiko urteetan Madrilgo komunikabideek euskararen erakunde guztien aurka eginiko eraso mediatiko luzearen emaitza gisa, eta Espainiako Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epaile jaunaren aginduz, Guardia Zibilak Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Jakin aldizkariko egoitzak eta Ikastolek Elkarteko Donostiako bulegoak miatu zituen. Euskaldunon Egunkaria itxi, prezintatu eta bederatzi arduradun atxilotu zituen: Martxelo Otamendi zuzendaria, Iñaki Uria kontseilari delegatua, kontseiluko beste bost kide eta Joan Mari Torrealdai Jakin-eko zuzendaria eta Pello Zubiria Argia-ko zuzendariaren albokoa.

                Otsailak 21

  • Euskaldunon Egunkaria-ko langileek egina, Egunero egunkari xumea kaleratzen hasi zen. Era guztietako erakunde, alderdi politiko eta sindikatuek adierazi zituzten Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera eta atxiloketak.

                Otsailak 22

  • Donostiak inoiz ikusi zuen manifestariorik jendetsuena egin zen Euskaldunon Egunkaria-ren alde. Euskal Telebistak, ordea, ez zuen helikopterorik erabili, eta Antiguatik Zentrorainoko kalea bete jendeko plano historikorik gabe utzi zituen teleikusleak.

                Otsailak 25

  • Irakaskuntza publikoko eragile guztiek bat egin zuen Donostian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren utzikeria salatzeko.

                Martxoak 28

  • Historialari Euskaldunen II. Topaketak abiatu ziren gure hirian.

                Apirilak 9

                Maiatzak 15

  • Maiatzaren 25ean egingo ziren hauteskundeeko hautagai euskaldunen jarduera neurtu zuen Euskal Herrian Euskaraz erakundeak: erabilera oso urrun zegoen euskararen inguruko printzipio eta aldarrikapenetatik.

                Ekainak 1

  • Euskal Eskola Publikoaren XII. Jaialdia egin zen Zubietan, 100.000 pertsona inguru bilduz.

                Ekainak 16

  • EITBk eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu zuten, hedabide multzo horretako medioetan «euskara ona» sustatzeko helburuarekin: hainbesteraino zegoen endekatzen zuen gure hizkuntza erakunde horrek, ETBn eta Euskadi Gaztea irratian bereziki.

                Ekainak 21

  • Euskaldunon Egunkaria sortu zuten enpresak eta langileek Berria izeneko egunkari berria plazaratu zuten. Ordu gutxiren buruan ahitu zen 50.000 aleko tirada.

                Ekainak 30

  • Unesco erakundeak argitaraturiko txostenaren arabera, munduan hitz egiten ziren hizkuntzetatik (6.000), erdiak desargetu egingo ziren XXI. mendean. Euskara ez zen kondenatuen artean aipatzen.

                Irailak 26

  • Gipuzkoako bertsolari txapelketa 71 parte hartzailerekin abiatu zen.

                Urriak 13

  • Gazteentzat euskaraz egindako lehen aldizkariak, Donostian sortu eta argitaratutako Gaztetxulo-k, Euskal Herri osorako lehen zenbakia kaleratu zuen.

            Euskal Herriko Gaztetxulo

                Azaroak 3

  • Aste bete iraungo zuten Ahozko inprobisazioa munduan jardunaldiak hasi ziren Donostian, hainbat herritako koplakarirekin.

                Azaroak 3

  • Ereduzko Prosa Gaur izeneko programa aurkeztu zuen Ibon Sarasolak. EHUren eta Donostiako Euskara Patronatuaren ekimenez sortutako baliabide honen bitartez, 1998tik 2002ra plazaratutako ereduzko 87 prosa liburu jarri ziren kontsultagarri.

2004

                Otsailak 18

  • Zaharreko liburudenda batean Madrilen azaldua zen Juan Perez de Lazarraga arabarraren XVI. mendeko eskuizkribua erosi zuen Gipuzkoako Diputazioak.

                Apirilak 23

  • Euskal PEN Kluba sortu eta aurkeztu zen Donostian.

                Ekainak 20

  • Beñat Gaztelumendi añorgarra nagusitu zen Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean.

                Azaroak 10

  • Alderdi politikoek beren agerraldietan egiten zuten euskararen erabilera neurtu zuen Euskal Herrian Euskaraz erakundeak: 2.000 eta gehiago aztergunetatik 174tan bakarrik egin zen euskaraz. Gaiztezko Udalean %0 erabiltzen zuten, Bilbo eta Donostiako Udaletan %1, Iruñeko Udalean %4'69 erabiltzen zuten.

2005

                Otsailak 17

                Martxoak 4

  • Kursaal aretoan egindako ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten Euskal Herriko 825 eragilek: enpresa, elkarte, saltoki... Hauetako 96 Donostiakoak ziren, guztien %11,6: ez dirudi asko, Donostiari euskalgintzan beti eman ohi zaion garrantzirako. Baina pozgarria ere izan liteke...

 

Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak